Frantziako ehiza-hegazkin batek Gadafiren hegazkin bat bota du
eko aire-eremuan zegoen Libiako hegazkin bat bota du Frantziako ehiza-hegazkin batek, ABC News telebistak Interneten jakinarazi duenez.
AEBetako telebistaren esanetan, debekupeko aire-eremuan sartzen den aurreneko hegazkina da, NBEko Segurtasun Kontseiluak iragan ostegunean ezarri zuenetik.
ABCren arabera, "AEBek eta aliatuek ezarritako debekupeko aire-eremua lehen aldiz urratu du Gadafik, izan ere, gerra-hegazkin bat bidali du Misratara, baina Frantziako bi ehiza-hegazkinek berehala bota dute".
Frantziako ofizial militar bat informazioaren iturri izan dela aipatu du ABCk, eta botatako hegazkina Galeb bat izan dela erantsi du.
Setioa Misratan
Misrata hiriko portuaren kontrola bereganatu dute Gadafiren tropek, bizilagun batek gaur jakinarazi duenez. Ondorioz, atzerriko milaka langile bakarturik geratu dira, ebakuazioari itxaroten ari baitziren.Iturri berdinaren arabera, Gobernuko indarren zenbait tanke deuseztatu zituzten gauean nazioarteko koalizioak egindako bonbardaketek, baina Misratako erdialdean zeuden tankeak ez zituzten hondatu.
Gadafiren frankotiratzaileen operazioak eta erasoak ez dituzte galarazi azken egunetako bonbardaketek, bizilagunen arabera. Horrela, dozenaka lagun hil eta ehunka zauritu dituzte Misratan, Libiaren mendebaldean matxinoek duten azken gotorlekuan.
Nazioarteko erasoa
Gutxienez Tomahawk 14 misil jaurti ditu gauean nazioarteko misioak Libian, AEBetako agintariek gaur jakitera eman dutenez.
Era berean, koalizioak bonbak bota ditu zenbait helbururen kontra, bozeramaile batek Alemaniatik azaldu duenez, baina ez du kopururik zehaztu.
Bilera Addis Abeban
Jean Ping Afrikar Batasuneko presidenteak Muamar Gadafiren erregimeneko, NBEko Segurtasun Kontseiluko, Europar Batasuneko eta arabiar herrietako ordezkariak gonbidatu ditu ostiral honetan Addis Abeban bilera bat egiteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Bruselak ikerketa abiatu du Sheinen aurka, diseinu "adiktiboa" duelakoan eta legez kanpoko produktuen salmentagatik
Europako Batzordearen ustez, Txinako plataformak ez du Europako araudia betetzen, ez delako gardena bere gomendio-sistemekin eta legez kanpoko artikuluak merkaturatzeko aukera ematen duelako, besteak beste, haurren sexu-edukiko materiala.
Adimen artifizialaren gobernantza eztabaidagai Indian: Silicon Valleyeko handikiak eta nazioarteko agintariak New Delhin bildu dira
Sam Altman (OpenAI), Sundar Pichai (Google) eta Jensen Huang (Nvidia) lider teknologikoak batu dira goi-bileran.
Epsteinen paperetan jasotakoak gizateriaren kontrako krimentzat har daitezkeela esan du NBEk
Inpunitate osoz aritzen zen enpresa kriminal bat zela diote kasua aztertu duten errelatoreek. Sexu-esklabotza, bortxazko desagertzea, tortura eta feminizidioa, besteak beste, egin direla frogatzeko moduko dokumentuak daudela ziurtatu dute.
Nola gauzatuko du Israelek Zisjordaniako lurren erregistroa?
Jerusalem ekialdean prozesu bera hasi zenetik, eraginpeko lurren % 1 baino ez da palestinarren izenean erregistratu.
Rubioren hitzetan, AEBk ez du Europa basailu izatea nahi, "aliatu sendo bat" baizik
Bestalde, Atzerri eta Segurtasun gaietako europar idazkari nagusi Kaja Kallasek azken hilabeteotan Trumpen Gobernuak egindako kritikei erantzun die. "Batzuek aurkakoa badiote ere, Europa eroria ez da hiltzen ari den zibilizazio bat", esan du, eta gaineratu du gero eta jende gehiagok batu nahi duela "Europaren klubera".
Ultraeskuinaren gertuko gazte bat kolpeka hil izanak politika giroa nahasi du Frantzian
23 urteko matematikako ikasle katolikoa zen Quentin, eta larunbatean zendu zen, jasotako kolpeen ondorioz eta bi egun koman eman ostean. Lyongo Fiskaltza gertakari horren nondik norakoak ikertzen ari da.
Israelek Zisjordaniako eremu zabalak Estatuaren zati gisa erregistratu ditu, 1967tik lehen aldiz
Palestinako Aginte Nazionalak salatu duenez, Palestinako lurralde gehiena 'de facto' anexionatu du.
Alemaniak, Frantziak, Erresuma Batuak, Suediak eta Herbehereek Navalni oposizioko burua toxina batekin hiltzea leporatu diote Errusiari
Pozoia, jatorriz Ekuadorko igel batek ekoizten duena, ez dago "modu naturalean" Errusian. Von der Leyenek estatu errusiarraren jokabide "terrorista" salatu du.
Rubiok AEBen eta Europaren arteko harremanak hurbildu nahi ditu baina kontinente zaharrak independentzia sustatu nahi du
Marco Rubio AEBetako Estatu idazkariak Europarekiko harremanak goraipatu ditu larunbat honetan Municheko Segurtasun Konferentzian, eta arindu egin du herrialdeko presidenteorde J.D. Vancek duela urtebete emandako hitzaldi gogorraren tonua.
Zelenskik esan du Ukraina erdibitzeak ez duela benetako bakerik ekarriko
AEBk bultzatzen dituen bake-negoziazioek arrakasta izan dezaten ahal duen guztia egiteko prest agertu da Ukrainako presidentea, baita hauteskundeak berehala deitzeko ere, bi hilabeteko su-etena bermatzen bada.