'Estelle' ontzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Askatasunaren Ontzidian atxilotutakoak Israeletik bota dituzte

Ricardo Sixto IUko diputatua, Begoña Zabala abokatua eta Laura Arau kazetaria, besteak beste, herrialdetik bota dituzte.
"Estelle" ontzia.

Askatasunaren Ontzidian Gazara bidean zihoazen lagunak Israeletik bota dituzte, Espainiako iturri diplomatikoek berretsi dutenez.

Horien artean, Ricardo Sixto IUko diputatua, Begoña Zabala abokatu eta Laura Arau kazetaria daude. Hirurek kanporatze aginduari helegitea jartzeari uko egiten dioten dokumentu bat sinatu dute.

Ben Gurion aireportutik (Tel Aviv-etik gertu) 16.00etan (14.00 GMT) Iberiako hegaldi bat hartuko zutela adierazi dute eta Madrileko Barajas aireportura 21:20ean iritsiko direla aurreikusi dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ramon Larramendi, Groenlandian bizi den euskal herritarra: "Harridura, beldurra eta haserrea dago; ez gaude salgai"

Abenturak eta esplorazioak 1986an eraman zuten lehen aldiz Ramon Larramendi Groenlandiara, eta han bizi da duela 40 urtetik. Adierazi duenez, Donald Trumpek uhartea erosteko egindako mehatxuek eta desioek aldaketa handia eragin dute groenlandiarren  iritzian (% 80, inuitak), duela urte batzuk arte nahiko "pro-amerikarrak" baitziren. Orain, ordea, sentimendu hori "erabateko gaitzespenean eraldatu da". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X