Bahiketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gurutze Gorriko hainbat langile bahitu dituzte Sirian

Ez da zabaldu bahituen jatorriari buruzko informaziorik. Antza, armatuta zeuden hainbat lagunek errepide erdian Gurutze Gorriko autoa geldiarazi dute eta bertan zihoazenak eraman egin dituzte.
Siria. Artxiboko irudia. Argakzia:EFE
Siria. Artxiboko irudia. Argakzia:EFE

Gurutze Gorriko Nazioarteko Batzordeko hainbat kide bahitu dituzte gaur  Siria iparraldean, Idlib eskualdean.  SANA albiste agentzia siriarrak jakitera eman duenez, autoz zihoazen, Serminetik Saraqiberako bidea egiten, bahitu dituztenean.

"Iturri ofizial batek SANAri jakinarazi dionez, talde armatu batek Gurutze Gorriko hainbat lagun bahitu ditu gaur, Serminetik Saraqirako bidean", zabaldu du berri agentziak .

Antza, armatuta zeuden hainbat lagunek errepide erdian autoa geldiarazi dute eta bertan bahitu dituzte Gurutze Gorriko kideak.   Oraingoz, bahituen jatorriaren inguruan ez da ezer zabaldu.

Gurutze Gorriko Nazioarteko Batzordeak baieztatu egin du albistea, baina gertatutakoaren informaziorik ez du zabaldu. "Zerbait gertatu dela badakigu eta ikertzen ari gara", zehaztu du Ewa Watson batzordeko bozeramaileak.

Nazio Batuek zabaldutako datuen arabera, duela bi urte Armadaren eta miliziaren arteko gatazkak hasi zirenetik, 100.000 pertsona hil dira gutxienez Sirian eta milioika lagunek alde egin dute errefuxiatuen kanpalekuetara, babes bila.

Zure interesekoa izan daiteke

Washington (United States), 18/12/2025.- US President Donald Trump delivers an address to the Nation from the Diplomatic Reception Room of the White House, in Washington, DC, USA, 17 December 2025. EFE/EPA/Doug Mills / POOL
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ospea minimoetan duela, Trumpek bere lorpenak puztu ditu nazioari egindako diskurtso batean

Ia egunero egiten dituen agerraldi publikoetan esaten dituen gauza asko errepikatuz hasi du hitzaldia agintariak: etorkinei eta Joe Biden bere aurrekoaren gobernuari eraso egin die, eta hilabete gutxi batzuetan AEBk "okerrenetik onenera" egin dutela ziurtatu du, deportazioak egin dituelako, mugaetako kontrolak zorroztu dituelako eta beste herrialde batzuen aurka muga-zergak ezarri dituelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X