Bahiketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sirian bahitutako Gurutze Gorriko hiru langile aske utzi dituzte

Gurutze Gorriko sei langile eta Siriako Ilargi Erdi Gorriko kide bat bahitu zituzten atzo. Aske geratu diren lagunak "egoera onean" daude.
Siria. Artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Siria. Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Sirian atzo bahitu zituzten Gurutzeko Gorriko sei langileetako hiru eta Ilargi Erdi Gorriko kide bat aske utzi dituzte. Horrela eman du ezagutzera Gurutze Gorriko Nazioarteko Batzordeak.

Adierazi dutenez, aske geratu diren lau lagunak "egoera onean" daude. Erakundeak ez du berririk bahituta dauden beste hiru lagunen inguruan. Siria iparraldean, Idlib eskualdean, utzi dituzte aske  bahitutakoak.

Atzo bahitu zituzten Gurutze Gorriko sei kideak eta Ilargi Erdi Gorriko kidea Idlib eskualdean, Idlib eta  Sarminen laguntza eman eta Damaskora bueltan zirenean. Erakundeak ez du bahitutako lagunen inguruko daturik ezagutzera eamn.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Washington (United States), 18/12/2025.- US President Donald Trump delivers an address to the Nation from the Diplomatic Reception Room of the White House, in Washington, DC, USA, 17 December 2025. EFE/EPA/Doug Mills / POOL
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ospea minimoetan duela, Trumpek bere lorpenak puztu ditu nazioari egindako diskurtso batean

Ia egunero egiten dituen agerraldi publikoetan esaten dituen gauza asko errepikatuz hasi du hitzaldia agintariak: etorkinei eta Joe Biden bere aurrekoaren gobernuari eraso egin die, eta hilabete gutxi batzuetan AEBk "okerrenetik onenera" egin dutela ziurtatu du, deportazioak egin dituelako, mugaetako kontrolak zorroztu dituelako eta beste herrialde batzuen aurka muga-zergak ezarri dituelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X