Sacyr
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kanalaren lanak betetzea eskatuko die Panamak Espainiari eta Italiari

Panamako presidenteak bidaia egingo du Espainiara eta Italiara, bertako gobernuei kontratua betetzea ''exijitzeko''. Sacyr enpresak Panamako Kanala handitzeko lanak gelditu ditu, gainkostuengatik.
Panamako kanala Canal Panamá

Ricardo Martinelli Panamako presidenteak bidaia egingo du Espainiara eta Italiara, bertako gobernuei Panamako Kanala handitzeko lanen kontratua bete dadin exijitzeko. Izan ere, Kanaleko Batasuna taldeak (GUPC), Sacyr Vallehermoso espainiarra eta Impregilo italiarra buru dituen partzuergoak, adierazi duenez, Panamako Kanala zabaltzeko lanak bertan behera uzteko asmoa du, beroietan sortu diren gainkostuak direla eta.

Martinelliren hitzetan, ''erantzukizun morala'' dute Italiako eta Espainiako gobernuek, 2009an bi herrialdeetako presidenteek beren babesa agertu baitzioten proiektuari. Urte hartako uztailean jaso zuen enpresa taldeak lanak egiteko kontratua.

"Garai hartako Espainiako eta Italiako gobernuek ziurtatu zigutenez, proiektuak bi gobernuen erantzukizun solidarioa zuen'', esan du Martinellik, Reuters agentziak jasotzen duenez.

Pastor, bitartekari lanetan

Ana Pastor Espainiako Gobernuko Sustapen ministroa elkarrizketak abiatu ditu Panamako Gobernuko ordezkariekin eta Sacyr enpresako buruekin, bitartekari lanak egin eta gatazkari ''irtenbide onena'' aurkitzeko.

Sacyr enpresak lanak gelditu ditu

GUPCk hirugarren esklusa multzoa eraikitzeko lanak bertan behera utziko dituela jakinarazteko oharra bidali dio dagoeneko Panamako Kanaleko Agintaritzari (ACP), eta "kontratua bete ez izana" leporatzen die bertan enpresa taldeak Kanalaren kudeatzaileei.

Oharrean esaten dutenaren arabera, partzuergoak "ezin du Panamako legeen eta kontratuaren arabera enplegatzaileak bere gain hartu beharko lituzkeen 1.600 dolarreko gainkostuak izango dituen lana egiten jarraitu. GUPCk hainbat proposamen zehatz bidali dizkio Kanaleko Agintaritzari horiek saihesteko, haien esanetan, baina gaur arte ez dute beroriek eztabaidatzeko inolako asmorik agertu".

2.243 milioi euroko zabaltze lan horiek ingeniaritza zibileko inoizko proiektu handienetakoa da.

Albiste gehiago mundua

SEVILLA, 03/07/2025.- El presidente del gobierno de España, Pedro Sánchez, interviene durante la clausura de la IV Conferencia de la ONU sobre Financiación al Desarrollo este jueves en Sevilla.EFE/ J. Palencia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sanchezek uste du Sevillako Biltzarrak"elkarlanaren garra bizirik" mantendu duela "berekoikeriaren" aurrean

Espainiako Gobernuko presidenteak amaiera eman dio azken astean Sevillan egin den NBEren Garapenerako Finantziazioari buruzko IV. Biltzarrari. Sanchezek mezua bidali dio AEBri, garapen bidean dauden herrialdeei bere ekarpena murrizteko asmoagatik. "Nazioarteak ez du amore emango hondamendiaren aurrean, ezta desengainuaren aurrean etsi ere", azpimarratu du.

Gehiago kargatu