Erasoen amaiera, soldadu israeldarrak Gazatik ateratzea eta laguntza banaketa bermatzea nahi du Hamasek, su-eten akordioa babesteko
Palestinako erresistentzia erakundeak adierazi duenez, "erantzukizun handiarekin" ari da lanean Israelgo Armada Zerrendaren aurka egiten ari den "erasoa bukatzea" lortzeko.
Hamaseko milizianoak aske utzitako hainbat gatiburekin, Israelekin adostutako aurreko akordioen ondorioz . Artxiboko argazkia: EFE
Hamas erresistentzia erakunde palestinarrak "aldeen arteko distantziak murrizteko" lan egingo duela ziurtatu du, Gazan su-eten akordio bat lortze aldera, baina itun horrek Israel Zerrendaren aurka egiten ari den erasoaldiaren amaiera, soldadu israeldarrak Zerrendatik ateratzea eta herritarrei laguntza banatzeko eskaria jasotzea eskatu du berriro.
"Gure neba-arreba bitartekariengandik jaso ditugun proposamenak eztabaidatzeko kontsulta nazionalak egiten ari gara, erasoaren amaiera, soldaduak ateratzea eta gure herriari premiazko laguntza ematea bermatuko duen akordio bat ixteko helburuarekin", azpimarratu du Hamasek ohar batean.
Gainera, Hamasek ziurtatu du "erantzukizun handiarekin" jokatzen ari dela Israelgo Armada Zerrendaren aurka egiten ari den "erasoa amaitzea" lortzeko.
Gaur ere, erakunde palestinarrak Kairoko negoziazioan duen iturri batek onartu duenez, akordio bat adosteko "aukera handia" dago, baina desadostasunak daude oraindik.
Hamas
Gure neba-arreba bitartekariengandik jaso ditugun proposamenak eztabaidatzeko kontsultak egiten ari gara
Donald Trump AEBko presidenteak Israelek 60 eguneko su-eten proposamena onartu duela iragarri ostean egin ditu adierazpenok. Ameriketako Estatu Batuetako hedabideek gaineratu dutenez, mahai gainean dagoen proposamenak Hamasen esku bizirik dauden 10 gatibu eta beste 14 pertsonaren gorpuak trukatzea proposatzen du. Guztira 50 gatibu geratzen dira Gazan, horietatik 20k bizirik jarraitzen dutela uste da.
Hamasek, bere aldetik, erasoak behin betiko bukatzea ekarriko duen su-eten akordio baten alde egin du, batez ere Israelek martxoaren 18an azken menia hautsi ondoren.
Netanyahuren Gobernu ultraeskuindarrarentzat, gerraren amaierak Hamas boteretik kentzea eta haren beso militarra desegitea ekarri behar du; erresistentzia palestinarrak, berriz, tropa israeldarrak lurraldetik erabat ateratzea eskatzen du.
Dagoeneko 57.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek Gazaren aurka egindako erasoetan, baina kopuru hori askoz handiagoa izan daiteke.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan
Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.
Sussexeko dukeak, Harry eta Meghan, Erresuma Batura itzuliko dira, baina Errege Etxetik kanpo jarraituko dute
Sussexeko dukeek, Harryk eta Meghanek, Erresuma Batura itzultzea erabaki dute, eta han matrikulatu dituzte bi seme-alabak, Archie eta Lilibet, oraindik identifikatu gabeko ikastetxe batean. Bikoteak Errege Etxetik urrun jarraituko du eta Londrestik kanpo biziko da, hedabide britainiarren arabera.
Gutxienez 15 pertsona hil dira Errusiak Kieven aurka egindako erasoan
Ukrainako presidenteak salatu duenez, erasoan etxebizitza eraikinak, haurrentzako ospitale bat eta eskola bat kaltetu dira, eta Odesa eskualdean mugako postu bati eta gas azpiegitura bati eraso egin diete errusiarrek.
Gutxienez 107 pertsona hil dira urre-meategi bat hondoratuta Afrika Erdiko Errepublikan
Ustiategi irregularra Kamerungo mugatik gertu dago. Tokiko agintariek ohartarazi dute biktima kopuruak gora egingo duela erreskate-lanetarako baliabide urriak direla eta.
Eutanasia eta heriotza lagundua ahalbidetuko dituen legea promulgatu du Macronek
Legea Frantziako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, legea indarrean sartu aurretik eman beharreko ezinbesteko pausoa.
Haurrak Facebook eta Instagramera katigatu nahi izana ukatu du Metak epaiketa federalaren hasieran
29 estatu estatubatuarrek Facebook eta Instagram nahita manipulatu izana eta Interneten Haurren Pribatutasuna Babesteko Legea (COPPA) urratu izana leporatzen diote Metari.
AEBko bandera, kolono israeldarren aurrean babesteko erreminta
Loui Ridik Ohio utzi eta Zisjordaniara itzultzea erabaki du bere etxea eta familia kolono israeldarrengandik defendatu ahal izateko.
Bruselak Ceutan dauden migratzaile adingabeak Marokora itzultzearen alde egin du
Europako Batzordeko bozeramaile Markus Lammertek berretsi du hiri autonomoan legez kanpo dauden migratzaile guztiak itzuli behar direla, eta espero duela Espainiako eta Marokoko agintariek hori bermatzeko lan egingo dutela.
Baso-suteek ez dute tregoarik ematen Europan
Dozenaka sutek kontinente osoa kiskali dute uda honetan. Baso Suteei buruzko Europako Informazio Sistemaren (EFFIS) datuen arabera, abuztuaren 12ra arte 576.027 hektarea erre ziren lurraldean. Hauek dira sugarren suntsipena erakusten duten satelite-irudi batzuk.
AEB eta Iran bake-elkarrizketa "estraofizialak" egiten ari dira, Trumpen arabera
Bake Memorandumean ezarritako 60 eguneko epea amaitzen den egunean, AEBko presidenteak berretsi du Iranek amore eman beharko lukeela. Horrez gainera, Oman bonbardatzearekin ere mehatxu egin du, honek Ormuzeko itsasartearen kudeaketan esku hartuko balu.