Albiste dira
Tibet
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tibeteko budismoa Dalai Lamaren ondorengoa izendatzeko prestatzen ari da, Txinaren oposizioarekin

Dalai-lamaren oinordea aurkitzea erritual konplexu bat da. Liderraren heriotzaren ondoren, lama garaiek haren berreragiztatzea bilatzen dute bere heriotzaren datatik gertu jaiotako haurren artean. Txinako agintariek "urrezko hautestontziaren zozketaren prozedura" errespetatzea eskatzen dute.

DHARAMSALA (India), 02/07/2025.- A TV screen shows His Holiness the Dalai Lama’s recorded message at the main temple of Tsuglhakhang in McLeod Ganj, near Dharamsala, India, 02 July 2025. The Dalai Lama has ended decades of speculation about his succession by affirming that his 600-year-old spiritual lineage will continue. In a significant move, he announced the formation of a committee composed of his most trusted advisors, who will serve as the sole authority in identifying his successor. An awaited video message became the spiritual leader's living testament, laying out a roadmap for the eventual succession. EFE/EPA/STRINGER
Dalai-lamaren mezua Dharamshalatik (India). Argazkia: EFE

Tibeteko budisten buruzagi espiritualak, dalai-lamak, oinordeko bat izango duela ziurtatu du. Horrela, amaiera eman die bere heriotzaren ondoren sei mendeko erakundea bukatuko zela zioten espekulazioei.

90 urte bete aurretik, dalai-lamak Gaden Phodrang Trust erakundea izendatu du "autoritate esklusibo" gisa bere berraragiztatzea aitortzeko. "Beste inork ez du gai honetan esku hartzeko botererik", esan du, Txinari erreferentzia argia eginez.

Egungo dalai-lama Dharamshalan (India) bizi da, 1959an Tibetetik (gaur egungo Tibeteko eskualde autonomoa, Txinan) ihes egin zuenetik. Buruzagi espiritualak atea zabalik utzi dio bere hurrengo berraragiztatzea eta ondorengoa Txinako lurraldetik kanpo jaiotzeko aukerari. Jarraitzaileei eskatu die baztertu dezatela Txinako Gobernuak proposatutako edozein hautagai.

Lider espiritual nagusiaren berraragiztatzea

Dalai-lamaren berraragiztatze prozesua erritu konplexu bat da. Liderra hil ondoren, lama garaiek dalai-lamaren heriotzaren inguruan jaiotako haur bat bilatzen dute pista mistikoen bidez, hautagai gisa, eta bere nortasuna egiaztatzeko probak egiten dizkiote.

Azken balidazioa budismo tibetarraren bigarren lider garrantzitsuenak (“panchem lama”) egin ohi du. Hala ere, azkena Txinak atxilotu zuen 1995ean, izendatu zutenean, eta horrela hautsi zen aitorpenen katea.

Tibeteko budismoaren kupula Dharamshalako konklabe historiko batean dago bilduta. Adierazpen batean, Txinak dalai-lamaren oinordekotzan izandako interferentzia "gogor" gaitzetsi du, eta aho batez babestu du leinuaren jarraipena ziurtatzeko buruzagiak aurkeztutako plana.

"Gogor gaitzesten dugu Txinako Herri Errepublikak berraragiztatzearen gaia bere onura politikorako erabiltzea, eta ez dugu inoiz onartuko", adierazi dute budismo tibetarraren eskola eta monasterio nagusietako buruek.

Hiru eguneko konferentzia egiten ari dira erbestean, bere historiako trantsizio konplexuenetako baterako estrategia sendotzeko.

Gatazka Txinako agintariekin

Bestalde, Txinako Atzerri Ministerioak esan du dalai-lamaren berraragiztatzean "urrezko hautestontziaren zozketaren prozedura" eta herrialdeko legeak errespetatu behar direla.

"Dalai-lamaren berraragiztatzeak urrezko hautestontziaren zozketaren prozedura errespetatu behar du, Gobernu zentralaren onespenarekin, eta erlijio-erritualen, ohitura historikoen eta indarrean dagoen legeria nazionalaren arabera garatu behar da", esan du Mao Ningek prentsaurrekoan.

Gainera, azpimarratu duenez, egungo dalai-lama "erritual horiei zorrotz jarraituz onartu zuten, nahiz eta garai hartako Gobernu nazionalistak urrezko hautestontziaren zozketatik salbuesteko agindu berezia eman".

"Edozein erlijioren biziraupena eta garapena herrialdeko gizarte-ingurunera eta kultura-tradizioetara egokitu behar dira. Tibeteko budismoa, Txinan sortua eta ezaugarri txinatarrekin, sinizazio erlijiosoaren adibide adierazgarria da berez”, gaineratu du.

Informazio gehiago bideo honetan

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X