Pulitzer saria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AEBko espioitza argitaratu zuten egunkariei Pulitzer saria eman diete

Sari horietako 98. edizioan, Columbia Unibertsitateak egunkari bi horiek saritzea erabaki du, "mundu mailan" eztabaida pizteagatik.
Pulitzer Sariak
Pulitzer Sariak

The Guardian Erresuma Batuko egunkariak eta The Washington Post Ameriketako Estatu Batuetakoak kazetaritza arloko Pulitzer saria jaso dute, Edward Snowden AEBko Inteligentzia Agentzia Zentraleko (CIA) kide ohiak espioitzaz esandakoak argitaratzeagatik.

Sari horietako 98. edizioan, Columbia Unibertsitateak egunkari bi horiek saritzea erabaki du, "mundu mailan" eztabaida pizteagatik.

AEBko hainbat hedabideri polemikoa iruditu zaie Pulitzer sariaren epaimahaiaren erabakia, besteak beste, filtrazio batean oinarritu baitzuten sarituek informazioa.

Snowdeni traizioa eta dokumentuak lapurtu izana egotzi zion AEBko Justiziak.

Jarrera horren aurrean, Pulitzer sarietako epaimahaiak The Guardian eta The Washington Post egunkariek egindako lanaren garrantzia goratu zuen atzo.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X