Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EBko hauteskundeen ekaitza Grezian hasi da

Grezian egin diren eskualde eta udal hauteskundeak datorren igandean Europako hauteskundeetan etorriko den ekaitzaren atariko dira.

Grezian egin diren eskualde eta udal hauteskundeak datorren igandean Europako hauteskundeetan etorriko den ekaitzaren atariko dira.

Europako hauteskundeekin batera, greziarrek udal hauteskundeen bigarren itzulia egingo dute. Lehendabizikoek alderdi tradizionalen gainbehera erakutsi dute eta,  aldiz, alderdi berrien arrakasta. Egun koalizio Gobernua osatzen duten Demokrazia Berria alderdi kontserbadoreak eta PASOK sozialdemokratak aurrekaririk ez duen gainbehera nozitu dute. Atenasen, esaterako, Demokrazia Berria alderdia ez da bigarren itzulira ere pasa. Krisiaren hasieran, bestalde, 2009an, PASOK alderdiak botoen % 44 zuen bere esku, eta orain % 20ra jaitsi da.

Aldiz, kontrako joera antzeman dute eta sendotu egin dira alderdi eskuindarrenak eta ezkertiarrenak. Syriza ezkerrekoak botoen % 20tik gora eskuratuta, datorren igandean Atenasen edo biztanle gehien dituen Atica eskualdean garaipena lortzeko aukerak ditu. Bere ideologia nazia argi eta garbi erakusten duen Urrezko Egunsentiak lortu dituen emaitzak, berriz, harrigarriak dira: Atenasen % 16.

Guzti hau udal hauteskundeetan gertatu bada, zer ez da gertatuko Europako hauteskundeetan... Izan ere, kontuan izan behar da herritar askok botoaren bidez bere protesta erakutsi nahi duela.

Albiste gehiago mundua

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

G7ak AEBko multinazionalak % 15eko gutxieneko zerga ordaintzetik salbuestea erabaki du

Munduko zazpi ekonomia nagusiak ordezkatzen dituen herrialde taldeak akordioa lortu duela ziurtatu du, Estatu Batuetako zerga-sistema aztertu eta Etxe Zuriak bere zerga-legearen 889. klausula ezabatzea onartu ostean. Horri esker, Etxe Zuriak errepresaliak ezarri ahal izango ditu multinazional estatubatuarrei zerga ezartzea erabakitzen zutenen aurka.

Varios heridos en los disturbios tras nuevas protestas de la oposición en Belgrado

Varias personas han resultado heridas durante los graves disturbios protagonizados por manifestantes y policías tras las manifestaciones a favor y en contra del gobierno coincidiendo además con el aniversario de la Batalla de Kosovo de 1389, uno de los hechos fundacionales del nacionalismo serbio.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hainbat zauritu eta atxilotu Belgraden, Gobernuaren aurkako protestetan

Hainbat pertsona zauritu ditu Poliziak Belgraden, Serbiako Gobernuaren aurkako manifestazio handian. Ehunka mila pertsonak hauteskundeak aurreratzeko eskatu dute hiriburuko kaleetan, Kosovoko guduaren (1389) urteurrenean, serbiar nazionalismoaren sorrerako gertakari historiko garrantzitsuenetarikoan.

Gehiago kargatu