Trumpek Musk deserriratzeko mehatxua egin du, nahiz eta Hegoafrikako handi-mandiak AEBko nazionalitatea izan
AEBko presidenteak "aztertuko" duela esan du, hura deportatzearen inguruan galdetu diotenean, kazetariekin izandako bilera labur batean. Ordu batzuk lehentxeago, Trumpek sare sozialetan adierazi du dirulaguntzarik gabe "Elonek denda itxi eta Hegoafrikara itzuli beharko luke".
Donald Trump, AEBko presidentea, hedabideen aurrean, gaur. Argazkia: EFE
Donald Trump AEBko presidenteak adierazi duenez, Elon Musk bere lagun ohia "haserre" dago auto elektrikoak erosteko dirulaguntzak kendu baititu, eta ohartarazi dio "askoz gehiago" gal dezakeela egungo Administrazioaren agintaldian. Hegoafrikako handi-mandia AEBtik kanporatzeko aukera mahai gainean jarri du Trumpek.
"Aztertuko dut", ziurtatu du Trumpek, kazetariek deportazioaren inguruan zuzenean galdetu diotenean. Ordu batzuk lehentxeago adierazi du "Elonek denda itxi eta Hegoafrikara itzuli" beharko lukeela, nahiz eta Muskek ere AEBko nazionalitatea izan.
Ildo horretan, presidenteak berretsi du bere aliatu politiko ohiaren enpresek dirulaguntza "ugari" jaso dituztela.
Trumpek azaldu duenez, "inork ez du auto elektrikorik nahi". "Nik ez dut auto elektrikorik nahi", erantsi du agintariak, nahiz eta martxoan Tesla bat erosi zuen, kameren aurrean, konpainiaren irudia garbitzeko asmoz.
Donald Trump
Inork ez du auto elektrikorik nahi
AEBko presidenteak ostirala baino lehen onartu nahi duen aurrekontu proiektuan jarri du arreta bere aliatu ohiaren aurka egindako erasoan; izan ere, Musken arabera, proiektu horrek Ameriketako Estatu Batuen zorra handituko luke.
Bere mezuan, Trumpek Muski ohartarazi dio dirulaguntzak amaituko balira, "koheteen eta sateliteen jaurtiketak, baita auto elektrikoen ekoizpena ere" bukatuko liratekeela, eta "gure herrialdeak dirutza" aurreztuko lukeela.
"Elon Muskek presidente gisa lagundu baino askoz lehenago bazekien ibilgailu elektrikoen aurkako jarrera nuela. Barregarria da, eta beti izan da nire kanpainaren zati handi bat", nabarmendu du Trumpek.
Muskek, ordezkari errepublikanoei
Datorren urtean barne-hauteskundeak galduko dituzue
Elon Muskek ordezkari errepublikanoei ohartarazi dienez, "datorren urtean barne-hauteskundeak galduko dituzte" Trumpen aurrekontu legearen eta zerga murrizketen proiektua babesten badute.
"Gobernuaren gastua murrizteko kanpaina egin eta berehala historiako zorrik handiena babestu zuen Kongresuko kide guzti-guztiak lotsatu beharko lirateke; datorren urtean barne-hauteskundeak galduko dituzte, nahiz eta egiten dudan azken gauza izan", idatzi du aberats ultraeskuindarrak.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan
Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.
Sussexeko dukeak, Harry eta Meghan, Erresuma Batura itzuliko dira, baina Errege Etxetik kanpo jarraituko dute
Sussexeko dukeek, Harryk eta Meghanek, Erresuma Batura itzultzea erabaki dute, eta han matrikulatu dituzte bi seme-alabak, Archie eta Lilibet, oraindik identifikatu gabeko ikastetxe batean. Bikoteak Errege Etxetik urrun jarraituko du eta Londrestik kanpo biziko da, hedabide britainiarren arabera.
Gutxienez 15 pertsona hil dira Errusiak Kieven aurka egindako erasoan
Ukrainako presidenteak salatu duenez, erasoan etxebizitza eraikinak, haurrentzako ospitale bat eta eskola bat kaltetu dira, eta Odesa eskualdean mugako postu bati eta gas azpiegitura bati eraso egin diete errusiarrek.
Gutxienez 107 pertsona hil dira urre-meategi bat hondoratuta Afrika Erdiko Errepublikan
Ustiategi irregularra Kamerungo mugatik gertu dago. Tokiko agintariek ohartarazi dute biktima kopuruak gora egingo duela erreskate-lanetarako baliabide urriak direla eta.
Eutanasia eta heriotza lagundua ahalbidetuko dituen legea promulgatu du Macronek
Legea Frantziako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, legea indarrean sartu aurretik eman beharreko ezinbesteko pausoa.
Haurrak Facebook eta Instagramera katigatu nahi izana ukatu du Metak epaiketa federalaren hasieran
29 estatu estatubatuarrek Facebook eta Instagram nahita manipulatu izana eta Interneten Haurren Pribatutasuna Babesteko Legea (COPPA) urratu izana leporatzen diote Metari.
AEBko bandera, kolono israeldarren aurrean babesteko erreminta
Loui Ridik Ohio utzi eta Zisjordaniara itzultzea erabaki du bere etxea eta familia kolono israeldarrengandik defendatu ahal izateko.
Bruselak Ceutan dauden migratzaile adingabeak Marokora itzultzearen alde egin du
Europako Batzordeko bozeramaile Markus Lammertek berretsi du hiri autonomoan legez kanpo dauden migratzaile guztiak itzuli behar direla, eta espero duela Espainiako eta Marokoko agintariek hori bermatzeko lan egingo dutela.
Baso-suteek ez dute tregoarik ematen Europan
Dozenaka sutek kontinente osoa kiskali dute uda honetan. Baso Suteei buruzko Europako Informazio Sistemaren (EFFIS) datuen arabera, abuztuaren 12ra arte 576.027 hektarea erre ziren lurraldean. Hauek dira sugarren suntsipena erakusten duten satelite-irudi batzuk.
AEB eta Iran bake-elkarrizketa "estraofizialak" egiten ari dira, Trumpen arabera
Bake Memorandumean ezarritako 60 eguneko epea amaitzen den egunean, AEBko presidenteak berretsi du Iranek amore eman beharko lukeela. Horrez gainera, Oman bonbardatzearekin ere mehatxu egin du, honek Ormuzeko itsasartearen kudeaketan esku hartuko balu.