TIKTOK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

TikTok sare sozialak badu eroslea, Trumpen esanetan

Presidente estatubatuarraren hitzetan, "diru asko duen jende-talde" batek erosiko du. Bi aste barru emango dute jakitera, beti ere Txinak operazioa onartzen badu.

TikTok

TikTok

Donald Trumpek, AEBko presidenteak, igande honetan esan duenez, "badaukagu TikTok nork erosi". Taldearen identitateari buruzko xehetasun gehiago eman gabe, Trumpek "diru asko duen jende multzo" gisa deskribatu du. Fox Newsekin izandako elkarrizketa batean aurreratu zuenez, eroslearen izena aste bi barru jakinaraziko dute, betiere Txinak operazioa onartzen badu. "Txinak onartu beharko du; nago Xi Jingping presidenteak baimena emango duela", gaineratu zuen.

Transakzioa zuzenean lotuta dago Txinako Bytedance konpainiari ezarritako eskakizunarekin, TikTok konpainiaren eskutik, bere eragiketak Ipar Amerikan saltzeko. Joe Bidenen aurreko administrazioak bultzatutako lege baten ondorioa da: TikTok lurraldean erabiltzea debekatu zuen, jabeak aplikazioa urtarrilaren 19a baino lehen saldu ezean.

Etxe Zurira itzulitakoan, Trumpek erabaki zuen epe hori luzatzea. Lehen iragarpena urtarrilaren 20an bertan egin zuen, agintea berriz hartu zuen egunean, eta joan den apirilaren 4an eman zuen luzapena beste behin, Betydancerekin akordioa ixteko 75 eguneko tartea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Donald Trump eta bere azoka handia, protagonista nagusiak AEBen 250. urtebetetzean

Estatu Batuen Independentziaren Adierazpenaren 250. urteurrena ospatuko dute larunbatean, uztailaren 4an. Eta Donald Trumpek bere irudia goresteko erabiliko du urteurrena. Buruzagi errepublikanoak bere aurpegia daramaten oroitzapenezko txanponak egin ditu, eta National Mallen azoka handi bat antolatu du. Ekimenak noria erraldoi bat, garaipen-arku bat, rodeoak, hitzaldiak, su artifizialak eta hegazkin militarren erakustaldiak izango ditu. Azokak, hala ere, porrot egin du orain arte. Oso jende gutxi bertaratzen ari da, eta horrek indartu egin ditu kritikak. Salatzen dutenez, Trumpek ospakizun nazionala baliatu du bere irudia indartzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X