Erresuma Batuko Parlamentua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Estatu Islamikoaren aurkako bonbardaketak babestu ditu Erresuma Batuak

Parlamentuaren oniritzia lortuta, David Cameronek datozen orduetan aginduko ditu lehendabiziko eraso militarrak Sirian.
David Cameron Erresuma Batuko Parlamentuan. Argazkia: EFE
David Cameron Erresuma Batuko Parlamentuan. Argazkia: EFE

Erresuma Batuko Parlamentuak onartu egin du Estatu Islamikoaren kontra bonbardaketak Sirian ere egitea. 2014az geroztik ari dira Iraken talde horren aurkako eraso militarrak egiten.

David Cameron lehen ministroaren proposamenak 397 parlamentariren babesa lortu du; 223 diputatuk, berriz, kontra bozkatu dute.

Gauzak horrela, Erresuma Batuak AEBk zuzentzen duen koalizioarekin bat egingo du Sirian.

Parlamentuaren oniritzia lortuta, David Cameronek datozen orduetan aginduko ditu lehendabiziko eraso militarrak Sirian.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X