Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Denak Fronte Nazionalaren kontra

"Fronte errepublikarra" delakoa gailendu da Frantzian eta FN botere errealik gabe geratu da. Arriskuak, baina, bere horretan dirau, botoen % 30 lortu baitzuen

"Fronte errepublikarra" bezala ezagutzen dena gailendu da berriz ere Frantzian. "Denak Fronte Nazionalaren kontra" ere dei geniezaioke. Departamentuetako hauteskundeen lehen itzulian, Fronte Nazionalak botoen ia ehuneko % 30 eskuratzea lortu zuen, eta 13 erregioetatik seitan lehen indar atera zen. Hau da, sei erregioetan gobernatzeko aukera zabalik zuen, baina bigarren itzulia faltan zuen.

Alderdi Sozialistak sakrifikatzea erabaki zuen, sei erregio horietatik hirutan bere hautagaiak erretiratuta. Honela, bere boto-emaileek errepublikarren hautagaiei, Sarkozyren alderdiari alegia, botoa emateko aukera zuten, gogoz kontra bazen ere. Ez hori bakarrik, lehen itzulian botoa eman ez zuen eskuineko nahiz ezkerreko jende askok bigarren itzulian botoa ematea erabaki du Fronte Nazionala geldiarazteko helburuz. Modu honetara, beste behin ere, botoen % 30a izanda ere, botere errealik gabe geratu da. Baina arriskuak bere horretan dirau. Manuel Valls lehen ministroak atzo esan zuen bezala, ezkerrak boto-emaileen ilusioa berpiztu behar du zerbaiten aurkako botoa bakarrik izan ez dadin.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X