Migratzaileak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gutxienez 5.000 pertsona erreskatatu dituzte Mediterraneo itsasoan

Italiako kostazainek emakume baten gorpua aurkitu dute ontzi batean. Azken hogei urteotan 60.000 migratzaile eta errefuxiatu baino gehiago desagertu edo hil dira Mediterraneo itsasoan.

Italiako kostazainek hainbat ontzitan zihoazen 5.000 migratzaile baino gehiago erreskatatu dituzte ostegun honetan, ohar baten bitartez iragarri dutenez. Itsasontzi horietako batean, bidaian hil den emakume baten gorpua aurkitu dute kostazainek.

Era berean, Siziliako itsasartean 43 erreskate egin behar izan dituztela adierazi dute, eta koordinazio lanak Italiako kostazainen esku egon direla gaineratu dute.

Azken hogei urte hauetan 60.000 migratzaile eta errefuxiatu baino gehiago desagertu edo hil dira Mediterraneo itsasoan, Migrazioetarako Nazioarteko Erakundeak (OIM) 2015. urtean emandako datuen arabera.

Albiste gehiago mundua

Gehiago kargatu