10.000 etorkin baino gehiago erreskatatu dituzte itsasoan, astebetean
10.000 etorkin eta errefuxiatu inguru erreskatatu zituzten Mediterraneoan, Libiatik hurbil, astelehena eta asteazkena bitartean, Migrazioen Nazioarteko Erakundeak jakitera eman duenez.
Gainera, ostegunean, beste 4.000 etorkin erreskatatu zituzten, Italiako kostazainek zabaldutako datuen arabera.
Guztira, urtea hasi zenetik, 194.611 migratzaile iritsi dira Europara, itsasoz. Horietako 37.363 Italiara heldu dira. 1.475 lagun, berriz, hil egin dira Europara heltzeko saiakera horretan, eta beste 100 bat desagertuta daude.
Migrazioen Nazioarteko Erakundeak azaldu duenez, astelehenean eta asteartean hiru hondoratze izan ziren nazioarteko uretan. Horietako ontzi batean 600 pertsona baino gehiago zihoazen; 540 bizirik erreskatatu zituzten eta bost lagun hil egin ziren.
Alabaina, bizirik atera zirenek ohartarazi dute beste 100 bat lagun desagertuta egon daitezkeela, ontzian 600 baino zihoazela kontuan hartuta.
Bestalde, asteazkenean 130 etorkin iritsi ziren Lampedusara. Haiekin zihoazen zazpi bidaide hil egin ziren, tartean bederatzi hilabeteko ume baten ama.
Ostegunean, Espainiako Armadaren fragata batek 77 migratzaile erreskatatu zituen, ontzia hondoratu ostean. Tamalez, 30 pertsona desagertuta daude.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz