Analisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Venezuela: kaleak eta botokutxak

Manifestazio jendetsuak izan dira Venezuelan. Oposizioko kideak eta chavismoaren jarraitzaileak kalera irten dira.

Venezuelako oposizioak bere indarraren erakustaldia egin du Caracaseko manifestazio jendetsuan. Chavismoak beste horrenbeste egin du.

Oposizioarena handiago zen, meritu handiko zerbait, kontutan izanda gobernuak bere esku dagoen guztia egin duela oposizioko manifestariei arazoak jartzeko.

Baina orain hori gutxienekoa da. Demokrazia batean, erabakigarria dena ez da manifestazioaren tamaina, botoen tamaina baizik. Eta horixe da oposizioak nahi duena, hauteskundeen deialdia lortzea.

Horretarako, beharrezkoa da Maduro presidente jarraitzen duen ala ez erabakitzeko erreferenduma egitea. Erreferenduma deitzeko, oposizioak 4 milioi sinadura behar ditu eta litekeena da helburua lortzea. Baina ñabardura garrantzitsu bat dago. Erreferenduma datorren urtean egiten bada, eta Madurok galtzen badu, kargua utzi beharko du eta hauteskundeak deitu. Baina erreferenduma datorren urtean bada, bere presidenteordeak hartuko du kargua, eta chavismoak hiru urte gehiago egingo ditu boterean.

Madurok lau hilabetez eutsi behar dio oposizioaren presioari eta epe horretan erreferenduma atzeratu.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X