Europako herrien batasunean 'inoiz baino gehiago' sakontzeko aldarria
Europar Batasuneko 27 estatutako agintariek, Erresuma Batukoak izan ezik, Erromako adierazpena sinatu dute gaur, EBren 60. urteurrena dela eta. EBko kide diren estatuen batasuna eta zatiezintasuna azpimarratu dute, baita Europako proiektuan aurrera jarraitzeko borondatea ere.
Halaber, Donald Tusk Europako Kontseiluko presidenteak, Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko presidenteak eta Antonio Tajani Euroganberako presidenteak ere sinatu dute ituna.
"Elkarrekin jardungo dugu noranzko berean, nahiz eta erritmo eta intentsitate desberdinekin, beharrezkoa izanez gero. Itunetan zehaztutakoa beteko dugu eta atea irekita utziko diegu gurekin bat egin nahi dutenei. Gure batasuna zatitu gabea eta zatiezina da", nabarmendu dute testuan.
27 herrialdeek "aurrekaririk gabeko erronkak" aipatu dituzte akordioan: "gatazka erregionalak, terrorismoa, ugaritzen ari diren migrazio presioak, protekzionismoa, desberdintasun sozialak eta ekonomikoak, besteak beste".
Era berean, garbi utzi dute testuan "Europar Batasuna indartzen saiatuko direla, kideen arteko batasuna eta elkartasuna areagotuz, eta arau komunak errespetatuz".
Eusko Jaurlaritzak bat egin du Erromako Itunaren 60. Urteurrenaren ospakizunarekin
Iñigo Urkulluren Exekutiboak 1957ko Ituna inspiratu zuten baloreak aldarrikatu ditu. Izan ere, "akordio hari esker ipini zen martxan Europako Ekonomia Erkidegoa, Bigarren Mundu Gerratearean zauriak gainditzen laguntzeaz gain. Adierazpen instituzional batean, lehendakariak adierazi du "bakea ez dela jada lortuta dagoen helburua, etengabe landu behar den zeregina baizik, gizarte irekiak eta ziurrak eskatzen dituena".
Urkulluk esandakoaren arabera, "Erromako Itunari esker, Europak garai modernoan abiatutako proiektu politiko, ekonomiko eta sozial esanguratsuena ipini zuten martxan, hiritarrei eta erakundeei ilusioa helaraziz. Orduz gero, Europar Batasunak inoiz izandako oparotasun sozial eta ekonomiko garrantzitsuenaz gozatu du".
Bestalde, lehendakariaren aburuz, "birsorkuntza garaia da", eta "ekintza politikoen eta erakundeen arloan hiritarrei konfiantza itzuliko dion Europa" eskatu du.
Martxak Erroman
Europar Batasunaren aldekoak eta aurkakoak manifestatu dira larunbat honetan Italiako hiriburuan, Erromako Itunaren urtemugaren harira. Elkarretaratzeak hiriko hainbat puntutan izan dira, baina ezin izan dira erdigunera gerturatu, bertan goi-bilera egin dutelako eta Poliziak muturreko segurtasun-neurriak ezarri dituelako.
Gauzak horrela, "Hau ez da gure Europa" edo "Beste Europa bat posible da" leloak eskuetan, kalera atera dira milaka herritar, gaurko data gorabahera, ospakizunetarako arrazoi gutxi daudela erakusteko.
Sindikatuek, errefuxiatuen aldeko mugimenduek eta alderdi ezkertiarrak manifestatu dira, eta Europa diferente baten aldeko mugimendua zuzentzen, Yanis Varoufakis Greziako Finantza ministro ohia izan da."Europa desintegratzen ari da austeritatearen ondorioz", salatu du Varoufakisek.
Goizeko martxak arazorik gabe igaro dira, eta 7.000 polizia baino gehiago izan dira lanean segurtasuna bermatzeko.
Bestalde, Europar Batasunaren aldekoek ere Erromako kaleak hartu dituzte, "Europaren aldeko Martxan", EBren defentsa eta terrorismoaren aurkako borroka aldarrikatzeko asmoz.
Albiste gehiago mundua
Dalai-lamak 90 urte bete ditu, bere ondorengoa aukeratzeko prozesua abiatuta
Aukeratze prozesu hori ilusioz bizi dute gurean bizi diren budistek ere. Prozesua mistikoa da, luze jo dezake, eta dalai-lama berria izan daitekeen haurrari, besteak beste, objektuen proba egiten zaio.
Israelentzat “onartezinak” dira Hamasek su-etenari egin nahi dizkion aldaketak, baina negoziatzen jarraituko du
Laguntza humanitarioa berriro Nazio Batuen Erakundeak kudeatzea da talde islamistak egindako eskakizunetako bat.
27 neskato-begiralek osatutako talde bat desagertuta dago oraindik, Texasen izandako uholde larrien ondorioz
Dagoeneko 52 lagun hil dira Texasko erdialde-hegoaldea astindu duten uholde larriengatik. Ehunka pertsona erreskatatu dituzte kanpalekuetan, baina Hunt herrian, Guadalupe ibaiaren ondoan kanpatuta zegoen eskola-talde bat aurkitu ezinda dabiltza.
Dalai-lamak, Tibeteko budisten buruzagi espiritualak, 90 urte bete ditu
Munduko buruzagi erlijioso garrantzitsuenetakoak ekitaldi jendetsua egin du bere etxebizitzan, Indiako iparraldean, lagun ugariz inguratuta, tartean Richard Gere aktorea. 14. dalai-lamak 130 urte baino gehiago bizitzeko itxaropena du, eta Txinako inposaketei aurre egiten jarraituko duela hitzeman du.
Muskek America Party sortu du, AEBri "askatasuna itzultzeko" alderdi politikoa
“Batzuentzat alderdi bakarrekoa” den “bi alderdiko sistema” deuseztatzea da horren helburua, eta “lege liskartsuen aurrean boto erabakigarria” izan nahi du.
Miguel Uribe senatariaren aurkako atentatuaren ustezko egile intelektuala atxilotu dute
"Hilketa saiakera, armak legez kanpo eramatea eta delituak egiteko adingabeak erabiltzea" egotzita atxilotu dute atentatuaren ustezko egile intelektuala.
Paristarrak eta turistak Sena ibaian bainatzen hasi dira berriro
Mende bat geroago, paristarrak eta turistak Sena ibaian bainatzen hasi dira, berriro, Eiffel dorretik gertu. Uztailaren 5a eta abuztuaren 31 bitartean izango da bertan bainatzeko aukera, eta hiru gune egokitu dituzte horretarako: hirigune historikoaren parean (udaletxe ondoan), mendebaldean Eiffel dorrera begira eta hego-ekialdean, Bercyn. Parisko Olinpiar Jokoak eta Paralinpiar Jokoak izan eta urtebetera heldu da albistea, duela urtebete, hainbat gorabeheraren ondorioz, uraren kalitatea zalantzan jarri ostean.
Uholdeek gutxienez 25 hildako eta dozenaka desagertu utzi dituzte Texasen
Guadalupe ibaiak gainez egin du, Texas erdigune-hegoaldean, eta 25 heriotzaz gain, ugari dira desagertutako pertsonak, neskentzako udaleko kristau batean parte hartzen ari ziren 23 adingabe tartean. Hondamendia handia da Bandera, Cope, Comal, Concho, Gillespie, Kendall, Kerr, Kimble, Llano, Mason, McCullouch, Menard, San Saba eta Tom Green eskualdeetan.
Hamasek erantzun "positiboa" eman dio AEBren Gazarako su-eten proposamenari
"Hamasen erantzuna positiboa da, eta uste dut lagungarria izan beharko litzatekeela akordio batera iristeko", adierazi du Reutersek aipatutako ofizial palestinar batek. Donald Trumpen proposamenak 60 eguneko su-etena planteatzen du, 21 hilabetean Israelek 57.200 palestinar hil ostean.
Ukrainaren aireko gaitasunak indartzeko akordioa itxi du Zelenskik Trumpekin, AEBk Patriot misilen bidalketa bertan behera utzi ostean
"Elkarrekin lan egingo dugu gure zeruaren babesa indartzeko", esan du Ukrainako presidenteak AEBkoarekin telefonoz hitz egin ostean.