AEB
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Muskek America Party sortu du, AEBri "askatasuna itzultzeko" alderdi politikoa

“Batzuentzat alderdi bakarrekoa” den “bi alderdiko sistema” deuseztatzea da horren helburua, eta “lege liskartsuen aurrean boto erabakigarria” izan nahi du.

20250120211752_musk-saludo-nazi_
Musk, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Elon Musk enpresariak iragarri du America Party izeneko alderdi politikoa sortu duela AEBri “askatasuna itzultzeko”. Donald Trump presidentearen aurrekontu eta zerga lege berriaren onarpena behin eta berriz kritikatu ostean eman du horren berri.

“Alderdi politiko berri bat nahi duzue, eta eduki beharko zenukete. Gure herrialdea diru xahutzearekin eta ustelkeriarekin porrot ekonomikora eraman duen alderdi bakarreko sistema batean bizi gara, ez demokrazia batean. Gaur America Party sortu da askatasuna itzultzeko”, adierazi du X sare sozialean.

Muskek inkesta bat egin zuen bezperan sare sozial horretan bertan, eta jarraitzaileei galdetu zien “batzuentzat alderdi bakarrekoa” den “alderdi biko sistemarekiko independentzia” nahi zuten, eta 1,2 milioi erabiltzaileren botoa jasota, horien % 65k baiezkoa eman zuten.

Tesla eta SpaceX konpainien jabeak azpimarratu duenez, egungo alderdi biko sisteman eragina izateko modu bat “Senatuan bizpahiru eserleku eta Ordezkarien Ganberan 8-10 barruti eskuratzea” izango litzateke.

“Sistema legegilean dauden tarteak hain finak izanda, nahikoa izango litzateke lege liskartsuetan boto erabakigarria edukitzeko, eta herritarren benetako nahia islatzeko”, adierazi du Trumpen kanpainarako 300 milioi dolar eman zituen enpresariak.

Muskek Etxe Zuriaren eraginkortasun ardurari uko egitea erabaki zuen maiatzaren amaieran, Trumpek onartu berri duen aurrekontu eta zerga “lege handi eta ederra” dela eta.

Trumpek, berriz, Muski erantzun dio Hegoafrikara, bere jaioterrira, itzuli beharko litzatekeela AEBko Gobernuaren diru-laguntzarik jasoko ez balu. 

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X