GAZA, ERASOPEAN

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Israelentzat “onartezinak” dira Hamasek su-etenari egin nahi dizkion aldaketak, baina negoziatzen jarraituko du

Laguntza humanitarioa berriro Nazio Batuen Erakundeak kudeatzea da talde islamistak egindako eskakizunetako bat.

netanyahu-efe
Netanyahu, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Benjamin Netanyahuren Israelgo Gobernuak jakinarazi du “onartezinak” direla Hamasek Gazako su-eten proposamenari egin nahi dizkion aldaketak. Dena den, negoziatzaile taldea bidaliko du Qatarrera, akordioa bilatzeko elkarrizketekin jarraitzeko.

Netanyahuren bulegoak bidalitako ohar batean agertzen denez, aldaketa horiek “onartezinak” dira, baina ez du zehaztu zeintzuk diren. Ostiralean jaso zituen Netanyahuren gobernuak, eta egoera aztertu ostean, elkarrizketekin jarraitzea erabaki zuen.

Elkarrizketa horien oinarria “Israelek onartutako” su-eten proposamena izango da, Qatarrek mahai gainean jarritakoa.

Netanyahuren gobernuak lehen aldiz hitz egin du su-etenaren inguruko negoziazioei buruz, Donald Trump AEBko presidenteak asteartean Israelek menia onartu zuela jakinarazi ostean.

Hamasek ostiralean iragarri zuenaren arabera, erantzun “positiboa” eman zion su-eten proposamenari, eta “berehala” negoziatzeko prest agertu zen.

Israelgo hedabideek Hamaseko iturriak aipatuta zabaldu dutenez, laguntza humanitarioa berriro Nazio Batuen Erakundeak kudeatzea da talde islamistak egindako eskakizunetako bat.

Horrez gain, talde islamistak eskatu du 60 eguneko su-etenean borrokaldirik ez egotea, eta elkarrizketen helburua “behin betiko su-etena” eta Israel “Gazatik erabat joatea” izatea.

Qatarren proposamenak 60 eguneko su-etena aurreikusten du, eta denbora horretan Hamasek bizirik dauden bahituen erdiak askatzea, 30 hilotzekin batera, Israelen esku dauden hainbat preso palestinarren truke. 

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X