Miguel Uribe senatariaren aurkako atentatuaren ustezko egile intelektuala atxilotu dute
"Hilketa saiakera, armak legez kanpo eramatea eta delituak egiteko adingabeak erabiltzea" egotzita atxilotu dute atentatuaren ustezko egile intelektuala.
Kolonbiako Poliziak Miguel Uribe senatariaren aurkako atentatuaren ustezko egile intelektuala atxilotu du. Kanpainako ekitaldi batean eraso zioten, Bogotan.
Atentatuaren ustezko egile intelektuala Bogotako Engativá herrian egindako operazio batean atxilotu dute, polizia-iturriek aditzera eman dutenez.
"Hilketa saiakera, armak legez kanpo eramatea eta delituak egiteko adingabeak erabiltzea" egotzita atxilotu dute.
Atentatuaren egilea mutiko bat izan zen, eta senatariari tiro egin eta berehala atxilotu zuten, erasoa izan zen tokian bertan.
Uriberen aurkako atentatua
39 urteko politikaria Fontibonen egiten ari ziren ekitaldi batean hizketan hasi zenean tirokatu zuten, eta gertuen zegoen osasun zentrora eraman zuten.
Horren osasun egoera egonkortu ostean, herrialdeko ospitale onenetako batera eraman zuten anbulantziaz, Fundacion Santa Fe ospitalera. Jarraitzaileak zain zituen bertan.
Miguel Uribe Turbay ez da Alvaro Uriberen senidea. Miguel Uribe Londoño politikari kontserbadorearen eta Diana Turbay kazetariaren semea da. Turbay narkotrafikatzaileek bahitu eta hil zuten 1991n. 1978 eta 1982 bitartean Kolonbiako presidente izan zen Julio Cesar Turbayren biloba ere bada.