Miguel Uribe Kolonbiako oposizioko senataria larri zauritu dute atentatu batean
Miguel Uribe Turbay, 2026ko hauteskundeetan Centro Democratico alderdi uribistaren presidentegai izateko hautagai eta senatari kolonbiarra, larri zauritu dute, Bogotan egiten ari zen hauteskunde kanpainako ekitaldi batean tirokatuta. Herrialdeko alderdi politiko guztiek gaitzetsi dute erasoa.
39 urteko politikaria Fontibonen egiten ari ziren ekitaldi batean hitza hartu duenean tirokatu dute, eta gertuen zegoen osasun zentrora eraman dute.
Horren osasun egoera egonkortu ostean, Fundacion Santa Fe ospitalera eraman dute anbulantzian, herrialdeko ospitale onenetako batera. Alderdiaren jarraitzaileak zain zituen bertan.
Miguel Uribe Turbay ez da Alvaro Uriberen senidea. Miguel Uribe Londoño politikari kontserbadorearen eta Diana Turbay kazetariaren semea da. Turbay narkotrafikatzaileek bahitu eta hil zuten 1991n. Julio Cesar Turbay 1978 eta 1982 bitartean Kolonbiako presidente izan zenaren biloba ere bada.
Poliziak mutiko adingabe bat atxilotu du atentatua gertatu den lekuan bertan, erasotzailea delakoan, eta pistola bat atzeman diote. Hala ere, ez dute esan zergatik eraso dioten.
Gaitzespen orokorra
Erasoaren gaitzespena orokorra izan da Kolonbia osoan, eta 90eko hamarkada ekarri du gogora, hiru presidentegai hil baitzituzten garai hartan.
"Guztiz errefusatzen dugu eraso hau, buruzagi politikoaren bizitza ez ezik, demokrazia eta askatasuna ere arriskuan jartzen baititu", adierazi du Centro Democraticok ohar batean.
Uribe Turbay Alvaro Uribe presidente ohiaren (2002-2010) gertuko politikaria da, eta Gustavo Petro egungo presidentea gogorren kritikatzen duenetako bat da. Herrialdean dagoen segurtasun gabeziaren errudun jotzen du Petro, eta Senatuak atzera bota zuen lan-erreforma herri-kontsulta bidez bozkatu nahi izatea leporatzen dio.
Atentatuak sortutako egoera larria dela eta, Petrok bertan behera utzi du Nizan (Frantzia) Nazio Batuen Erakundeak antolatu duen batzarrera egin behar zuen bidaia.
"Gertakariaren larritasunak eta Gobernu Nazionalak instituzioen eta aktore demokratiko guztien babesarekiko duen konpromisoak estatuburua eta bere lantaldea bertan egotea eskatzen du", azaldu du ohar batean.
Alderdi guztiek aho batez gaitzetsi dute atentatua, 2026ko maiatzaren 31rako aurreikusitako presidentetzarako hauteskundeen lehenengo itzulirako urtebete baino gutxiago falta denean.
Alvaro Uribe, Juan Manuel Santos, Ivan Duque, Andres Pastrana eta Ernesto Samper presidente ohiek bat egin dute gaitzespenean, politikoki aurrez aurre badaude ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Dagoeneko 1.450 pertsona hil dira Venezuelan, lurrikaren ondorioz
Halaber, 3.150 pertsona zauritu dira, 774 eraikin daude kaltetuta edo kolapsatuta, eta, horrek, 12.721 familiari eragin die. Tokian nazioarteko 2.624 erreskatatzaile ari dira lanean, bizirik izan daitezkeen pertsonak bilatzeko.
Ordu erabakigarriak Venezuelan: bizirik egon daitezkeen pertsonen bilaketa areagotu dute
Mundu osoko salbamendu- eta erreskate-taldeek lanean jarraitzen dute, atsedenik gabe, hondakinen artean harrapatuta geratu diren pertsonen bila.
Hilik topatu dute Jon Sustacha, Venezuelan bilatzen ari ziren ingeniari bilbotarra
Bilaketa-lanetan ari zirela aurkitu dute haren gorpua, La Guaira estatuan kolapsatutako eraikin bateko hondakinen artean. Bere familiak herritarren laguntza eskatu du zenbait egunez, hura aurkitzen saiatzeko, eta igande arratsaldean ziurgabetasun horrekin amaitu dute.
11 pertsona hil dira Frantziako ekialdean izan den hegazkin istripu batean
Hamaika pertsona hil dira gaur Tomblainen, Frantziako ipar-ekialdean dagoen Nancy hiriaren inguruan, hegazkin batek istripua izanda. Meurthe eta Mosela departamenduko prefeturak zabaldu duenez, hegazkinak paraxutistak zeramatzan, eta bertan zihoazen guztiak hil dira. Pilotua, bost instruktore eta tandemean paraxutean jauzi egiteko asmoa zuten bost pertsona dira hildakoak.
Europar Batasunak 5 milioi euro bidali ditu Venezuelara
Hainbat estatu kidek erreskate taldeak, suhiltzaileak eta medikuak bidali dituzte, eta Copernicus satelite sistema larrialdietako taldeei laguntzeko eskaini dute.
Itxaropena Venezuelan: haurtxo bat erreskatatu dute hondakinen artetik
Erreskate taldeek haurtxo bat eta horren ama bizirik atera dituzte Venezuelan lurrikarek utzitako hondakinen artetik. Azken datuen arabera, 1.000 hildako baino gehiago zenbatu dituzte dagoeneko. NBEren esanetan, 50.000 pertsona daude desagertuta, eta bi euskal herritar daude horien artean.
AEBk berriro bonbardatu du Iran, eta tentsioak gora egin du Ekialde Hurbilean
Ekainaren 17an Elkar Ulertzeko Memoranduma sinatu ostean izan diren erasoek negoziazioak oztopatu dituzte berriro. Horren aurrean, Trumpek ekintza militarrak areagotzeko eta "hasitako lana amaitzeko" mehatxua egin du.
4,8 graduko lurrikara batek Venezuelako kostaldea astindu du
Itsasoan izan du epizentroa, Caracastik gertu, eta Aragua estatuan sentitu dute gehien, baina dardarak ez du kalte materialik eragin.
Venezuelan desagertutako euskal jatorriko bi herritarren senideek ez dute itxaropena galdu
Roxana Mendes Venezuelan desagertutako Jon Sustacha euskal ingeniariaren emazteak ordu kritiko hauetan desesperazioa sentitzen ari diren esan du. Egoera biziki zaila izan arren, senideek ez dute desagertutako pertsonak bizirik topatzeko esperantza galtzen. Jon Sustacha bilbotarra eta Maria del Coro donostiarra dira desagertuta dauden bi euskal herritarrak.
Dagoeneko 1.430 pertsona hil dira Venezuelako lurrikaretan
Erreskate taldeek lanean jarraitzen dute, atsedenik gabe, hondakinen artean harrapatuta geratu diren pertsonak bilatzeko, oraindik bizirik egon daitezkeelakoan.