Venezuela
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Parlamentuak Maduro salatuko du Hagan, gizateriaren aurkako delituengatik

Asanblea Nazionalak akordioa onartu du "errepresioa, jazarpena, tortura eta herritarren giza eskubideen beste urratzeak kondenatzeko".
Venezuelako oposizioko diputatuak. Argazkia: EFE
Venezuelako oposizioko diputatuak. Argazkia: EFE

Venezuelako Asanblea Nazionalak akordioa onartu du Nicolas Maduro presidentea Nazioarteko Zigor Auzitegiaren aurrean salatzeko, gizateriaren aurka egindako delituengatik.

Oposizioko alderdien gehiengoaren aldeko botoekin eta chavismoaren aldekoen faltagatik onartu du akordioa, "errepresioa, jazarpena, tortura eta herritarren giza eskubideen beste urratzeak kondenatzeko".

Ustezko delituen artean, diputatuek osasun-zentroen kontrako erasoak aipatu dituzte, "gerra garaian ere debekatuta baitaude", eta "arrazoi politikoetan oinarrituta, pertsona talde baten jazarpena" salatu dute.

Halaber, azken bi asteotan "Gobernuak boterean jarraitzeko giza eskubideak larri urratu ditu", horien esanetan, eta "nahitaezko adierazpenak lortzeko, alderdi politikoetako kideen kontrako tortura fisikoak, psikikoak eta moralak" aipatu dituzte horien artean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X