Ischia uhartean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi pertsona hil eta 41 zauritu dira Italian, lurrikara baten ondorioz

Italia hegoaldean dago uhartea. Richter eskalan 3,6koa izan da lurrikara.
18:00 - 20:00
Horrela utzi du Italiako Ischia uhartea 3,6ko lurrikarak

Lurrikara izan da Italiako Ischia uhartean, herrialdeko hegoaldean; Richter eskalan 3,6koa izan da, eta gutxienez bi pertsona hil dira eta 41 zauritu. Kalte materialak ere izan dira.

Hildakoetako bat emakume bat da; Casamicciola herriko eliza batetik eroritako txintxor batzuk gainera etorri zitzaizkion.

Geofisika eta Bolkanologia Nazio Institutuak jakitera esan duenez, lurrikara 20:57an izan da, eta epizentroa azaletik 10 kilometrora erregistratu da.

Irlak izan ditu kalterik handienak, eta elektrizitate horniketa moztu egin da. Casamicciola gunea, iparraldean, da kaltetuena.

Albiste gehiago mundua

Gehiago kargatu