AEB
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Dagoeneko 31 dira Kaliforniako baso-suteen ondorioz hildako pertsonak

Halaber, 20.000 pertsona ebakuatu dituzte, aurrera egiten jarraitzen duten hogei baso-sute baino gehiagoren ondorioz.
18:00 - 20:00
Gutxienez 31 hildako eta 500dik gora desagertu suteen ondorioz, Kalifornian

Gutxienez 31 pertsona hil dira eta beste 20.000 ebakuatu dituzte, Kalifornian, Estatu Batuen mendebaldean, aurrera egiten jarraitzen duten hogei baso-sute baino gehiagoren ondorioz.

Santa Rosa ardogintzaren hirian hainbat pertsonaren gorpuak aurkitu dituzte, baina litekeena da datozen orduetan hildakoen kopuruak gora egitea, Suhiltzaileen Departamentuak CNN kateari jakitera eman dionez. Sonomako konderrian 240 pertsona desagertu dira, eta 57 bakarrik aurkitu dituzte bizirik.

Suak 69.000 hektarea eta 3.500 eraikin suntsitu ditu. Suteak nola piztu diren argitu ez bada ere, haize indartsuek lurrera botatako linea elektrikoek eragin zituztela uste dute.

Jerry Brown gobernatzaileak azaldu duenez, larrialdi-egoera deklaratu dute Napa, Sonoma eta Yuba konderrietan, "milaka etxe" arrisku larrian baitaude suteen aurrean.

Estatuko hainbat puntutan, 8.000 suhiltzaile ari dira lanean, suteak itzaltzeko ahaleginean. Agintariek hogeita hamar bat zisterna-hegazkin eta 73 helikoptero bidali dituzte gune kaltetuenetara.

"Suteek azpiegiturak arriskuan jartzen jarraitzen dute; autobide eta errepide nagusiak itxi behar izan ditugu", adierazi du Brownek.

Albiste gehiago mundua

Gehiago kargatu