Iraultzak
Inperio Errusiarra Sobiet Batasuna bihurtu zuen iraultzaren urteurrena betetzen den honetan, Txinako Alderdi Komunistak bere garaipenaren aldarrikapena ekarri duen batzarra egin du. Xi Jinping, alderdiko idazkari nagusia, armada buru eta Txinako presidenteak bi mezu garbi bidali dizkio Munduari Kongresuko hitzaldian, Mendebaldeko ereduak Txinan ez duela balio, eta ekonomiaren eta gizartearen garapena etenik gabekoa izango dela hemendik aurrera ere.
Baina egun hauetan, Pekingo Herriaren Jauregian orain arte entzun gabeko hitzak aditu ditugu, Txinako gizarte eredua eta antolaketa politikoa, ezagutzen ditugunak baino hobeak izan litezkeela. Indibidualismoaren ordez taldearen indarra erakusten digulako, bestea menderatu beharrean elkarbizitza eta elkarlana dituelako oinarri, lehia erasokorraren ordez harmonia. Bai gizarte antolaketa, baita eredu ekonomikoa ere egokiagoak izan litezkeela batez ere garapen bidean diren herrialdeentzat. Eta Xi Jipingen pentsamendu hori Txinako Konstituzioan jasoko dute eta eskoletan eta unibertsitateetan ikasiko dute bertako gazteek.
Esan ohi da Mao Zedongek Txina japoniarren inperialismotik eta Mendebaldearen kolonialismotik atera zuela, Den Xiapingek ekonomian egindako berrikuntzen bidez garapen bidean jarri zuen ordurarte pobrea zen herrialdea, eta Xi Jinpingek Txina Munduko lehen potentzia izatera eramango duela. Normalean historiako aro bakoitzean garapen politiko eta ekonomiko handiena izan duen herriak ezarri ditu bizitza ereduak, indarraren bidez edo erakargarrienak zirelako. Aurreikuspen batzuk betetzen badira, hemendik urte batzuetara Txina izan liteke Munduaren antolaketa zuzenduko duen herria.
Ez dakigu hori gertatuko ote den, baina zalantzarik gabe Txina izan da azken 15 urtetan Munduak bizi izan dituen krisi guztien irabazlea. Krisi ekonomikoak Mendebaldeko herrialde aberatsenak astindu dituenean, Txina bihurtu da guztien euskarria, gaur egun beraiek zuzendu edo baldintzatzen dute jarduera ekonomiko oro. Brexitak Europar Batasunaren oinarriak kolokan jarri ditu, Alemanian Angela Merkelek indarra galdu du, Estatu Batuetan presidente harrigarria aukeratu dute, Munduan zukeen eginkizuna betetzeko gai ez dena. Mendebaldean bestalde joera makurrenak nagusitu dira:elkartasun eza, kanpotarrekiko mespretxua. Bakoitza bere gotor lekuan babestu da, gertukoen itzalaren bila eta kanpokoari ateak itxita. Ekonomian ezin dugu Txinarik gabe iraun, politikan erakargarriena zen eredua xahutu dugu, alor moralean ezin dugu ezer eskaini.
Urte batzuk barru nagusituko diren ereduak indartsuenenak izango dira berriro ere, eta gu gero eta ahulagoak gara eta itxuraz erakargarrienak izateko aukera galdu dugu. .
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.