Xi Jinping Alderdi Komunistaren idazkari nagusi aukeratu dute berriz
Xi Jinping aukeratu dute Txinako Alderdi Komunistaren idazkari nagusi, bigarren aldiz jarraian, 19. Kongresu Nazionalaren lehen osoko bilkuran, Xinhua albiste agentziak zabaldu duenez.
"Alderdi Komunista Txinatarraren idazkari nagusi hautatu naute berriz. Nire lanaren babesa emateaz gain, bultzada eman didate", esan du Xik prentsaurreko batean.
Xiren ibilbide politikoak asko harritu ditu alderdian, kontuan izanda bederatzi aldiz ukatu ziotela alderdian sartzea. Azkenik, munduko alderdirik handienak (81 milioi afiliatu ditu), militante izatea onartu zion 1974an.
Xirekin batera, beste sei pertsonak osatuko dute Bulego Politikoaren Batzorde Iraunkorra: Li Keqiang, Wang Yang, Wang Huning, Zhao Leji, Li Zhanshu eta Han Zheng.
"Guztien izenean, eskerrak eman nahi dizkiet alderdiaren kide guztiei gugan jarritako konfiantzagatik", esan du Txinako presidenteak. "Gogor lan egingo dugu gure zeregina eta misioa betetzeko", gaineratu duenez.
Bestalde, Moon Jae In Hego Koreako presidenteak Xi zoriondu du kargurako berriz aukeratu eta gero, Yonhap agentziaren arabera.
"Bihotzez zoriondu nahi zaitut Txinako Alderdi Komunistaren 19. Kongresu Nazionala arrakastaz egiteagatik eta Txinako Alderdi Komunistaren idazkari nagusirako berriz hautatua izateagatik", adierazi du.
Moon, gainera, bi herrialdeen arteko harremanak indartzearen alde agertu da, bakea bultzatzeko eta Koreako penintsula gehiago garatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Ehunka mila lagun atera dira kalera Pragan, hedabide publikoen independentziaren alde
Estoniak Errusiarekin duen muga itxiko du abenduan, Moskuri leporatutako sabotaje bat tarteko
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz