Erresuma Batua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bruselak eta Londresek ez dute lortu 'brexit'aren lehen fasearen inguruko akordiorik

Hala ere, datozen egunotan adostasuna lortzea espero dute bai Jean-Claude Junckerrek eta baita Theresa Mayk ere.
THERESA MAY EFE
THERESA MAY EFE

Europar Batasunak eta Erresuma Batuak ez dute lortu astelehen honetan 'brexit'aren lehen fasearen inguruko itunik, gai gehienetan "elkar ulertu" arren.

Lau orduko bilera egin dute Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroak eta Jean-Claude Juncker Europar Batzordeko presidenteak astelehen honetan. Akordioa lortu ez duten arren, Junckerrek esan du ez dela "porrota" izan, eta "negoziazioen azken txanparen egoeratzat" jo du. Aste honetan zehar akordioa lortzea espero duela gaineratu du.

Ildo horretan, Mayk defendatu du "konstruktiboa" izan dela hitzordua eta adierazi du aurrera egin dutela "neurri handi batean". "Gai askotan elkar ulertzen dugu", azpimarratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X