Irakeko gatazkaren urteurrena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

15 urteko etengabeko gatazka Iraken

Herrialdeak maiatzean egingo ditu hauteskundeak zatiketa ekidin eta egonkortasuna lortzeko asmoarekin.
Emakume bat hondatuta dagoen eraikin baten albotik ibiltzen Mosulen (Irak). Argazkia: EFE
Emakume bat hondatuta dagoen eraikin baten albotik ibiltzen Mosulen (Irak). Argazkia: EFE

Ameriketako Estatu Batuek Sadam Husein Irakeko presidentea kargutik kentzeko esku hartu zuten 2013ko martxoaren 20an, nazioartea alde batera utzita eta Espainiaren babesarekin. Horretarako, suntsipen masiboko armak zeuzkatela argudiatu zuten, froga faltsuak erabiliz. Egoera horrek gaur egun oraindik jarraitzen duen ezegonkortasun aldi bat eragin zuen bai Iraken bertan bai inguru osoan. “Irak Askatzeko Operazioak” 21 egun iraun zuen. Hala ere, talde armatu batek operazioak egiten jarraitu zuen herrialde guztian zehar.

Huseinen erregimena aste gutxitara bukatu zen, Paul Bremer administrariak Armada eta beste administrazio baazistak desegitea agindu zuenean. Erabaki horrek talde armatuetan soldadu kopuruak gora egitea ekarri zuen, eta igoera horrek nazioarteko indarrei ere eragin zien zuzenean, horien aurkako erasoak areagotu egin baitziren.

Botereak eskualdatzeko prozesuan izandako moteltasunak eta antolaketa faltak eta herritarrek Ameriketako Estatu Batuek jarritako agintariekin zuten konfiantzarik ezak liskarrak areagotu zituzten.

Apurka-apurka, sunnitak baztertu eta Iranekin lotutako politikari xiitak aginte postuetara iritsi ahala, gatazka prozesu sektario bihurtzen joan zen. Horri guztiari beste arrazoi bat gaineratu behar zaio: 2005eko irailean Irakeko Al Qaedako (AQI) buruzagi zen Abú Musab al Zarqauik “erabateko gerra” deklaratu zuen xiiten kontra. Testuinguru honetan, agintariek urte horretan hauteskundeak egitea erabaki zuten, sunnitek boikota egin arren. Hori dela eta, xiitek gehiengoa lortu zuten Gobernuan.

IRAK GERRATEA 15 URTE

Gazte bat Mosulen etxebizitza baten hondakinen albotik ibiltzen. Argazkia: EFE

Hurrengo hilabeteetan, liderra hil arren, Irakeko Al Qaidak bere indarra handitu zuen. Hori ikusita, 2007an, Ameriketako Estatu Batuek tropa gehiago bidali zituzten eremu horretara.

2010ean berriro hautatu zutenean, Al Malikik bere politikei eutsi zien, eta, ondorioz, sunniten ezinegona handitu egin zen eta bazterketa salatzen jarraitu zuten.

Tropen atzera egitea eta krisi politikoa

Azkenik, 2011. urtean, Washingtonek tropak erretiratzea agindu zuen. Orduan, milizia sunnitek segurtasun indarren aurkako erasoak areagotu zituzten, eta horrek gatazka gogortzea ekarri zuen.

Polarizazioa 2013. urtearen amaieran Anbar probintzian egin ziren protestetan nabaritu zen. Eserialdiak egin zituzten bertan, demokrazia gehiago eta aukera berdintasuna eskatzeko. ‘Udaberri arabiarra’ gertatzen ari zen, eta egoera oso zaila zuten inguru hartan, ondoko herrialdean, Sirian, gatazka indartu baitzen.

Urte horretan Abú Bakr al Baghdadi Estatu Islamikoak Iraken zuen liderrak Irakeko eta Sortaldeko Estatu Islamikoa (ISIS) sortu zela iragarri zuen, Siriako Al Nusra Frontea taldearekin bat egin ondoren. Bi talde horien arteko desberdintasun nagusia honakoa zen: Al Nusra Fronteak Baxar Al Asad kargutik kentzea zuen helburu eta ISISek inguru horretan kalifa-herria ezarri nahi zuen. Talde berriak xaria ezarri zuen Sirian eta Iraken kontrolpean zituen zonaldeetan, eta aurkaritzat zituzten guztiak hil zituen.

Azkenik, Haider al Abadi Irakeko lehen ministroak erasoaldia agindu zuen Irakek galdutako lur-eremuak berreskuratzen saiatzeko.

Estatu Islamikoaren kontrako erasoaldian bat egin bazuten ere, Gobernu zentralaren eta Kurdistanen arteko tirabirak areagotu egin ziren irailean, Kurdistanen independentziaren aldeko erreferenduma egin eta baietzak irabazi ondoren. Hori dela eta, Al Abadik beste erasoaldi bat agindu zuen lurraldeak berreskuratzeko, eta blokeoa ezarri zuen inguru horretako aireportuetan. Aurreko astean altxatu dute blokeo hori.

15 urteko gatazka etengabeari bukaera emateko datorren maiatzaren 12an udal hauteskundeak eta parlamenturako hauteskundeak egingo dituzte Iraken, eta herrialdeko gatazketatik ihesi bertatik alde egin duten herritarrek ere parte hartu ahalko dute hauteskunde horietan. Hauteskundeak herriarentzat abiapuntu berri bat izatea nahi dute Irakeko agintariek eta herri batasuna lortzea da hauteskunde hauen helburuetako bat.

Al Abadik urtarrilean iragarri zuen berriro aurkeztuko dela hauteskundeetara, Garaipenaren Aliantza blokearen buru. Al Maliki, bere aldetik, Zuzenbidezko Estatua koalizioarekin aurkeztuko da. Bi horiek dira faborito nagusiak hauteskundeak irabazteko, xiiten babesa baitute.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X