Abortuaren legea erreformatzearen alde agertu da Irlanda
Abortuaren legea erreformatu edo ez erabakitzeko, erreferenduma egin zuten ostiralean Irlandan, eta behin betiko emaitzen zain, baina lehenengo datu ofizialen arabera, gehiengo zabala baiezkoaren alde agertu da. Irlandako legedia Europako murriztaileetakoa da gai horretan.
% 64,9ko parte-hartzearekin, behin 40 barrutietatik 31 zenbatuta, abortoaren liberalizazioaren aldekoen garaipen argia baieztatuta geratu da. Baietzak botoen % 68 lortu ditu, eta ezezkoak % 31. Fine Gael alderdiaren Gobernuak egindako proposamena babestu dute irlandarrek. Legea erreformatu nahi dute, abortua murrizketarik gabe zabaltzeko haurdunaldien lehenengo hamabi asteetan.
Dublin Erdialdean bereziki argia izan da emaitza. Baietzak % 76,51 lortu du hiriburuan.
Leo Varadkar lehen mimnistroak nabarmendu duenez, Irlandak "konstituzio moderno bat izango du, herrialde moderno batentzat", eta emaitza "iraultza isil bat" izan da. Abortu lege berria urte bukaeran egon liteke prest.
Ezetzaren aldekoei ere zuzendu zaie, esanez Irlanda "aurreko asteko herrialde bera dela, baina apur bat atseginagoa, apur bat toletanteagoa eta apur bat moralagoa".
Simon Harris Osasun ministro demokristaua da abortuaren legedia erreformatzearen aldeko kanpaina egin duenetako bat. Bart, galdeketen berri izan orduko, pozik agertu da, eta hemendik aurrera Irlanda "eskuzabalagoa, hobeagoa eta abegitsuagoa" izango dela esan du.
Egun Irlandan indarrean dagoen legediaren arabera, salbuespenezko kasuetan soilik eten daiteke haurdunaldia. Adibidez, amaren bizitza arriskuan dagoenean, suizidio arriskua kasu. Aitzitik, malformazio kasuetan edo haurdunaldia intzestu edo bortxaketa baten ondorio den kasuetan ezin da abortatu. Legea erreformatzea onartuz gero, lehendabiziko hamabi asteetan haurdunaldia eteteko aukera egongo litzateke.
The Irish Times egunkariaren arabera, aldekoen garaipena "erabatekoa izan da, edozeinek espero baino handiagoa".
Kontrakoek garrasirik gabe onartu dituzte emaitzak, baina batzuek ez dute amore eman nahi. "Irlandako klinika eta ospitaletan jaio gabeko lehenengo umea hiltzen dutenean, Giza Eskubideak kendu dizkiotelako, ezetzaren alde bozkatu duzuen guztiok jakingo duzue, gutxienez, txiki horiek salbatzen saiatu zaretela", esan du Declan Ganleyk.
Zure interesekoa izan daiteke
Erregaien prezioek igotzen jarraitzen badute, Europar Batasunak ez du baztertzen errazionamendua ezartzea
Dan Jørgensen Europako Energia komisarioak adierazi duenez, "eszenatoki txarrenetarako prestatzen ari gara, baina oraindik ez dugu produktu kritikoak (kerosenoa edo diesela) errazionatu beharrik".
Iranek ziurtatu du AEBko beste ehiza-hegazkin bat eraitsi duela, herrialdearen erdialdean
AEBko agintariek ez dute, oraingoz, gaiari buruzko adierazpenik egin; hala ere, lehen hegazkinetik tripulatzaileetako bat erreskatatu dutela ziurtatu dute.
Gutxienez hiru kasko urdin zauritu dira Libano hegoaldeko instalazioetan izandako leherketa batean
Israelek 1.368 pertsona hil ditu jada herrialdearen aurka egindako eraso armatuetan. Halaber, Israelgo Armada Libano hegoaldeko herrixketan etxebizitzak eraisten hasiko da, bertatik 600.000 pertsona kanporatu ondoren. Hezbollah taldearen "kokalekuak" direla ziurtatu du Israelek.
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.