Harridura Helsinkin
Harrigarria. Orain arte ikusi gabekoa. Herrialde bateko presidentea bertako justizia sistemari eta zerbitzu sekretuei indarra kentzen, beste herrialde bateko presidentea babesteko. Trumpek esan du gehiago sinisten duela Putinengan bere herrialdeko zerbitzu sekretuetan baino, eta gainera, Mueller fiskal berezia ikertzen ari den azpijoko errusiarra asmakizun hutsa dela. Ez da harritzekoa Ameriketako Estatu Batuetan (AEB) bertan Trumpen boto-emaileak 'traidore' deitzen hasi izana.
Zer dute esku artean Trumpek eta Putinek? Ez dute inolako akordiorik iragarri, baina bai esan dute AEBn eta Errusiaren arteko harremanak hobetuko dituztela. Egia esan, bi potentzia nuklear handien harremanak hobetzea ez da txarra, baina zer dago atzean? Zertaz hitz egin zuten Trumpek eta Putinek bi orduko aurrez aurrekoan, soilik itzultzaileak bertan zirela? Ba seguruen Europaz arituko ziren, eta ez onerako. Biak bat datoz Europar Batasuna ahultzeko beharrarekin. Trumpek harreman politiko eta ekonomikoak aldatu nahi ditu AEBn mesedetan, behar izanez gero, merkataritza gerra eraginez. Putinek Europa ahulago eta banatuago nahi du, era horretan, Ukrainian bezalako abentura militarretan inork aurre egin ez diezaion.
Zure interesekoa izan daiteke
Adimen artifizialaren gobernantza eztabaidagai Indian: Silicon Valleyeko handikiak eta nazioarteko agintariak New Delhin bildu dira
Sam Altman (OpenAI), Sundar Pichai (Google) eta Jensen Huang (Nvidia) lider teknologikoak batu dira goi-bileran.
Epsteinen paperetan jasotakoak gizateriaren kontrako krimentzat har daitezkeela esan du NBEk
Inpunitate osoz aritzen zen enpresa kriminal baten aurrean gaudela diote kasua aztertu duten errelatoreek. Sexu-esklabotza, bortxazko desagertzea, tortura edota feminizidioa bezalako delituak egon direla erakusten duten gertakariak daudela ziurtatu dute.
Nola gauzatuko du Israelek Zisjordaniako lurren erregistroa?
Jerusalem ekialdean prozesu bera hasi zenetik, eraginpeko lurren % 1 baino ez da palestinarren izenean erregistratu.
Rubioren hitzetan, AEBk ez du Europa basailu izatea nahi, "aliatu sendo bat" baizik
Bestalde, Atzerri eta Segurtasun gaietako europar idazkari nagusi Kaja Kallasek azken hilabeteotan Trumpen Gobernuak egindako kritikei erantzun die. "Batzuek aurkakoa badiote ere, Europa eroria ez da hiltzen ari den zibilizazio bat", esan du, eta gaineratu du gero eta jende gehiagok batu nahi duela "Europaren klubera".
Ultraeskuinaren gertuko gazte bat kolpeka hil izanak politika giroa nahasi du Frantzian
23 urteko matematikako ikasle katolikoa zen Quentin, eta larunbatean zendu zen, jasotako kolpeen ondorioz eta bi egun koman eman ostean. Lyongo Fiskaltza gertakari horren nondik norakoak ikertzen ari da.
Israelek Zisjordaniako eremu zabalak Estatuaren zati gisa erregistratu ditu, 1967tik lehen aldiz
Palestinako Aginte Nazionalak salatu duenez, Palestinako lurralde gehiena 'de facto' anexionatu du.
Alemaniak, Frantziak, Erresuma Batuak, Suediak eta Herbehereek Navalni oposizioko burua toxina batekin hiltzea leporatu diote Errusiari
Pozoia, jatorriz Ekuadorko igel batek ekoizten duena, ez dago "modu naturalean" Errusian. Von der Leyenek estatu errusiarraren jokabide "terrorista" salatu du.
Rubiok AEBen eta Europaren arteko harremanak hurbildu nahi ditu baina kontinente zaharrak independentzia sustatu nahi du
Marco Rubio AEBetako Estatu idazkariak Europarekiko harremanak goraipatu ditu larunbat honetan Municheko Segurtasun Konferentzian, eta arindu egin du herrialdeko presidenteorde J.D. Vancek duela urtebete emandako hitzaldi gogorraren tonua.
Zelenskik esan du Ukraina erdibitzeak ez duela benetako bakerik ekarriko
AEBk bultzatzen dituen bake-negoziazioek arrakasta izan dezaten ahal duen guztia egiteko prest agertu da Ukrainako presidentea, baita hauteskundeak berehala deitzeko ere, bi hilabeteko su-etena bermatzen bada.
Europa indartzeko eta AEBrekiko harremana bideratzeko deia egin du Merzek, potentzia handien garaian
Alemaniako kantzilerrak europarren aldeko deia egin du Municheko Segurtasun Konferentziaren (MSC) irekiera ekitaldian. 120 herrialdetako 200 estatuburu, gobernuburu eta ministro biltzen ditu hitzordu garrantzitsu horrek.