Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alemaniako koalizio-gobernua arriskuan

Seehofer Barne ministroak ez zuen Hans Georg Maassen Kontraespioitzaren burua kargugabetu nahi. Sostengaezina zen, baina bavariarra hauteskundeen beldur da.

Ultraeskuinak Alemanian izan duen gorakadak eragina izan du Alemaniako gobernuan. Hans Georg Maassen Kontraespioitzaren burua kargugabetu dute. Gobernu koalizioko hiru alderdiek hartu dute erabakia: Merkel kristau-demokratak, Seehofer sozial-kristau bavariarrak eta Nahles sozialdemokratak.

Eskuin muturraren alde egindako adierazpenen ondoren, sostengaezina zen Maassen karguan izatea. Horren arabera, gehiegizko bezala jo ziren Chemnitz hirian gertaturikoak. Agerikoa zen, bestalde, Seehofer Barne ministroak ez zuela kargutik kendu nahi. Izan ere, hilabete buruan hauteskundeak daude Bavarian, eta boto emaileak ultraeskuinera joango ote diren beldur da Seehofer, eta horregatik are eskuinerako jartzen du bere burua.

Azkenean, Maass Barne Ministerioko Estatu idazkari izendatu dute, lehen baino 3.000 euro gehiago irabazi behar ditu hilean. Zigorra baino gehiago, igoera ematen du horrek. Prezio hori ordaindu behar dute Alemanian koalizio-gobernuari eusteko; oraingoan Seehoferren intrantsigentziak jarri du kolokan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X