Zer gertatu da Bavarian?
Dena batera. Lurrikara, tsunami eta urakana da Bavariako hauteskundeetan izandako emaitza. Hainbeste gauza gertatu dira, zaila dela bat edo bestea nabarmentzea. Lehen indarra izaten jarraitzen du CSU alderdiak sozialkristauak, baina 60 urte eta gero, gehiengo osoa galdu du. Eta galdutakoa, zuzen-zuzenean Alemaniako Alternatiba alderdi xenofobora doa; horiek, lehen aldiz, Bavariako Parlamentuan parte hartuko dute, baina uste zena baino boto guxtiago lortuta; % 10rekin gelditu dira.
Aldi berean, berdeek, ekologistek, emaitza historikoa lortu dute. Botoen % 17rekin, Bavariako bigarren indarra bilakatu dira eta sendotu egin dute euren irudia Alemania osoan. Historikoa, halaber, baina kontrako zentzuan, SPD alderdi sozialdemokrataren emaitza. Bavariako bosgarren indarra izatera igaro da, botoen % 10 baino gutxiago lortuta.
Erregio edo estatu mailako hauteskundeetan ez zituen hain emaitza txarrak lortu, sekula ere, Alderdi Sozialdemokratak. Eskuineko alderdi bat sartu da, gainera, eszenatokian: CSUren eszisioa den alderdia, botoen % 11 gaindituta. Zaila da botoemaile bavariarrek emandako mezua interpretatzea. Egiptoar hieroglifikoetan aditua den nobaiti galdetu beharko diogu…
Zure interesekoa izan daiteke
AEBk CIAko droneekin eraso zion Venezuelako portu bati, 'New York Times' egunkariaren arabera
Oraingoz, ez Pentagonoak, ez AEBko Gobernuak, ez Venezuelak, ez dute baieztatu Trumpek aipatutako erasoa. Baieztatuko balitz, AEBk Venezuelako lurretan egindako lehen erasoa izango litzateke.
Trumpek ohartarazi du Hamasek "ondorioak" izango dituela, desarmatu eta Gazako su-etenaren bigarren fasea desblokeatu ezean
AEBko presidenteak dio gai gehienetan bat datorrela Israelekin, Abrahamgo Akordioak zabaltzearen alde dagoela eta ohartarazi du ez duela onartuko Iranek botere militarra berreskuratzea.
Putinen egoitzetako bati eraso egitea leporatu dio Errusiak Ukrainari, eta negoziazioak haustearekin mehatxu egin du
Zelenskik ukatu egin du erasoa egin izana, eta Putinen helburua "Ukrainaren aurkako erasoekin jarraitzeko aitzakia bat izatea" dela ohartarazi du sare sozialetan.
Trumpek Netanyahu hartuko du gaur Floridan, Israelek Gazarako duen plana aztergai
Aurten bosgarrenez bilduko dira bi buruzagiak. Aurreko hitzorduetan ez bezala, badirudi oraingo honetan nolabaiteko urruntze bat atzemango dela bien artean. Izan ere, eta hainbat iturriren arabera, ez dute jarrera bera Iranen eta Israelgo tropak Gazatik joatearen inguruan, besteak beste.
NBEko Segurtasun Kontseiluak premiazko bilera egingo du gaur, Israelek Somalilandia aitortu duela eta
Somaliak Tel Aviven aitortza "legez kanpoko erasoa" eta "Nazioarteko Zuzenbidearen aurkakoa" dela salatu du. Bestalde, Somalilandiak azpimarratu duenez, ez ditu Gazatik kanporatutako palestinarrak jasoko.
Trumpek eta Zelenskik aurrerapausoak eman dituzte Ukrainan bakea lortzeko bidean, baina akordiorik ez dute lortu
Floridan izandako bilerak Washingtonen eta Kieven arteko hurbilketa irudikatu du, baita Europako kide nagusiak berriro inplikatzeko asmoa ere. Hala ere, segurtasun-bermeei eta Ukraina ekialdeko lurraldeen egoerari buruzko funtsezko desadostasunak daude oraindik.
Lehen ministro nazionalistak alde handiz irabazi ditu Kosovoko hauteskundeak
Albin Kurtzen 'Autodeterminazioa' alderdiak botoen % 49 lortu ditu, 2021ean baino emaitza hobeak eskuratuz. Gobernua osatzeko enkargua jasoko du, eta otsailean botoen % 42 eskuratu eta gobernua osatzeko gai izan ez bazen ere, oraingoan herrialdea paralisi politikotik ateratzeko gai izan daiteke.
Zelenski eta Trump Floridan bildu dira, bake-planean "zehazteke" dauden gaiak argitzeko asmoz
Ukrainako presidentea itxaropentsu agertu da batzarraren atarian; izan ere, horren esanetan, "gauza asko erabaki daitezke Urteberri eguna heldu baino lehen". Donald Trumpek iragarri du Putinekin telefonoz hitz egin duela: "Oso elkarrizketa ona eta emankorra izan berri dut harekin".
Bi pertsona hil dira euriteen ondorioz Gazan, eta ur azpian geratu dira desplazatu askoren dendak
Bestalde, su-etena berez indarrean dagoen arren, laguntza humanitarioaren %41 bakarrik sartzen uztea leporatu dio Gazako Gobernuak Israeli. AEBra bidean da jada Netanyahu, astelehenean Donald Trumpekin biltzeko.
Hauteslekuak itxi dituzte Birmanian, bost urtean lehen hauteskundeak egin ondoren, gerra betean
Prozesuak hiru fase izango ditu, eta urtarrilaren 25ean izango da azkena. Oposizioak boikotatzeko deia egin du; izan ere, horren arabera, "prozesua ez da askea eta bidezkoa izango".