Alemania
Gorde
Kendu nire zerrendatik

CSUk gehiengo absolutua galdu du Bavarian

CSUk botoen % 37,2 bakarrik lortu du hauteskundeetan, eta 1962az geroztik aurrenekoz koalizioan gobernatu beharko du. Horst Seehoferrentzako zaplazteko politiko latza da.
Horst Seehofer Alemaniako Barne ministroa irudiaren ezkerraldean. Argazkia: EFE
Horst Seehofer Alemaniako Barne ministroa irudiaren ezkerraldean. Argazkia: EFE

Alemanian, Angela Merkel kantzilerraren alderdi aliatuak gehiengo absolutua galdu du Bavariako hauteskundeetan, emaitza ofizialen arabera. Kristau Batasun Sozialak (CSU) botoen % 37,2 lortu du. Gehiengo absolutua galdu izana zaplazteko politiko latza da Horst Seehofer alderdiko buruzagi eta Barne ministroarentzako.

Berdeek botoen % 17,5 eskuratu dute eta bigarren indarra bihurtu dira Bavarian, Freie Wähler boto-emaile libreen elkartearen aurretik (bozen % 11,6).

Bestalde, espero zen bezala, Alemaniarentzako Alternatiba (AfD) eskuin muturreko alderdiak Bavariako Parlamentuan ordezkaritza erdietsi du, bozen % 10,2 eskuratuta. Alderdi Sozialdemokratak (SPD) botoen % 9,7 lortu du, hain zuzen ere, alderdiak eskualde hauteskundeetan lorturiko inoizko emaitzarik txarrena da.

Honezkero, eskuin muturreko alderdiak ordezkaritza du Alemaniako Parlamentu guztietan, Hesseko ganberan izan ezik, baina baliteke bi aste barru egingo diren hauteskundeetan lortzea.

BAVIERA HAUTESKUNDEAK EFE

Gizon bat, Bavariako jantzi tradizionalarekin, botoa ematen Irschenbergen (Alemania). Argazkia: EFE

Adituen hitzetan, ezbairik gabe, CSUrentzako emaitza umiliagarria da, eta Seehoferren etorkizuna zalantzan jar dezake, alderdiaren zuzendaritza barruan babesak galdu dituelako.

Kristau Batasun Sozialak koalizioaren beharra izango du gobernatzeko. Alemaniako Die Welt egunkariaren arabera, litekeena da CSU alderdiak Berdeekin edo Freie Wähler boto-emaile libreen elkartearekin gobernu koalizioa osatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Una madre elefante aleja a su cría del peligro en el norte de Kenia.



REMITIDA / HANDOUT por GEORGE WITTEMYER/COLORADO STATE UNIVERSITY

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

12/11/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

20 elefanteren heriotza misteriotsuak alarma piztu du Kenyan

Amboseli parke nazionalean, Kenyako turismo-gune nagusietako batean, gutxienez 20 elefanteren heriotza zerk eragin duen ikertzen ari dira. Animaliek sintoma berberak dituzte: paralisia, ibiltzeko zailtasunak eta arnasa hartzeko arazoak. Fauna basatiak garrantzia handia du bertako ekonomian, eta kezka gero eta handiagoa da. Albaitariek, zientzialariek eta agintariek ikertzen jarraitzen dute heriotza horiek zerk eragin dituen argitzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X