Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Batasuna da bakea

Europarren arteko elkarkidetza ezinbestekoa da Europan bakeari eutsi ahal izateko.

Alexander Gauland Alemaniako Alternatiba talde ultraeskuindarreko presidenteak esan du Angela Merkelek ez zuela parte hartu behar izan Lehen Mundu Gerra duela 100 urte bukatu zela oroitzeko Parisen egindako ospakizunetan, ekitaldi hori "irabazleentzat prestatua" zegoelako. Pentsamendu mota hori da. hain zuzen, Europa hondamendira eraman dezakeena.

70 urteren buruan, Europak hiru gerra ikaragarri izan zituen. Hori horrela, Frantziaren eta Alemaniaren arteko adiskidetzea da 20. mendeko bigarren erdialdeko gertakari historiko handienetakoa. Adiskidetze horren ondorioz sortu zen Europar Batasuna, eta Batasunaren arrakasta ukaezina da bakea bermatzerakoan. Historian zehar gerraz gerra ibili ondoren, azken 70 urteetan ez da inolako gerrarik izan Europako herrialdeen artean. Salbuespena antzinako Jugoslaviako herrialdeak izan ziren, baina horiek ez zeuden Europar Batasunean; barruan egon izan baziren Balkanetan ez zen gerrarik izango.

Europarren arteko elkarkidetza ezinbestekoa da Europan bakeari eutsi ahal izateko. Batasuna suntsitu nahi dutenek mendeku historikoa astindu eta europarren arteko zatiketa ereiten dute. Horiek dira Europaren bake arriskuan jartzen dutenak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X