Monterroso
"Esnatu zenean, dinosauroa oraindik hantxe zegoen". Inoiz idatzi den ipuin motzenak behin eta berriz gertatu ohi den egoera azaltzen digu. Loak eta ametsek ez dute denborarik, nahi adina iraun lezakete, baina gertakizun batzuk iraunkorragoak dira, uste eta nahi baino gehiago luzatzen dira. Ideia eta pentsaera zenbait gizakia bezain zaharrak dira, garai bakoitzera egokitzeko indarra izan arren.
Azken egun hauetan ustekabea nagusitu da, inguruko eta kanpoko mugetan uste baitzuten ezaugarri batzuk zeuzkaten alderdiek ezingo zutela inoiz ordezkaritza lortu Pirinioen hegoaldean. Berehala azaldu den horri izena jartzen ahalegindu gara, Europako beste herrialde batzuetan lehenago sortu diren beste mugimendu eta taldeen parean jarri ditugu, baina ziur aski leku bakoitzean gertatutakoak ezaugarri eta eragile ezberdinak ditu.
Gaur egun eskuin muturra deitzen dugun hori XX. mendean sortu zen Europan. Nazismoa eta faxismoa krisi egoera larriari erantzuteko sortutako ideologiak dira. Ideologian oinarritutako masa mugimenduak dira biak, gizartea eta gizakien arteko harremanak nola antolatu ondo zehaztuta dute. Eredu politikoa eta euskarri dituen pentsamolde zutabeak idatzita daude…
Europan azken urteetan ernaldu eta zabaldu diren mugimenduek ez dute horrelako aurreantolaketarik. Gehienek krisiaren astinduak barreiatutako beldurra dute abiapuntu.Lana galtzeko beldurra edo lana galtzeagatik amorrua.Kanpotik etorritakoen mehatxua. Gure izaera eta betiko ohiturak ezabatu nahi dituztenen aurkako jarrera. Gure ezinegonaren errua baten bati leporatzeko beharra. Mugimendu hauei botoa ematen dietenak ez dira faxistak edo Hitleren jarraitzaileak, ahuleziaren eta ezinaren adierazle baizik.
Bigarren Mundu Gerra ondoren Europan sortutako lehia politikoak ezaugarri bereziak izan zituen, orduan kontinentea bitan zatitu zuen hesiaren bi aldetakoek krisi sakona gainditzeko premia zeukaten.Etsaiak irudi eta bandera ezagunak zeuzkan. Bloke bakoitzak kanpoan eta barruan zeuzkan arerioak. Gerra garaian zorigaiztoko ideologiak galtzaile izan ziren eta inork ez zituen bere egin nahi. Komunismoak ere bazeuzkan etsaiak, ugari eta anitzak, baina garaile izan ziren eta lurrean paradisua sor zitekeela agindu ziguten.
Baina hesiak erori eta hormak apurtu genituen.Bazirudien gatazken sasoia iragana zela, baten batek historiaren amaiera ere aldarrikatu zuen… baina, halako batean, esnatu ginen, eta betikoa ikusi genuen.Modu batera edo bestera deituta, era honetara edo hartara antolatuta esanahi bera duena: beldurra, etsipena, etsaiaren beharra, kanpokoarekiko mesfidantza… Horri izena jarri geniezaioke,baina ametsaren aurreko kontuak dira beti.
Zure interesekoa izan daiteke
Gutxienez hiru kasko urdin zauritu dira Libano hegoaldeko instalazioetan izandako leherketa batean
Israelek 1.368 pertsona hil ditu jada herrialdearen aurka egindako eraso armatuetan. Halaber, Israelgo Armada Libano hegoaldeko herrixketan etxebizitzak eraisten hasiko da, bertatik 600.000 pertsona kanporatu ondoren. Hezbollah taldearen "kokalekuak" direla ziurtatu du Israelek.
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.