Agian
Hasi berria den urteak, epe motzean eta aurrerago ere, batez ere ziurgabetasuna erakusten digu. Inoiz ez dakigu etorkizunak zer ekarriko duen, baina gehienetan zailtasun nabarmenak ditugu premiazkoa eta benetan garrantzitsua dena bereizteko. Ekonomiak eta politikak epeak asko murriztu dituzte, garai batean urtetarako balio zezaketen egitasmoak hilabete edo aste gutxitan erretzen ditugu. Berehala behar ditugu erantzunak, ez dago denborarik itxaroteko, akordio bideak eta hitzarmenak lantzeko.
Presa, teknologiak gure esku jarri duen neurri gabeko abiada, gure etsai nagusia bilakatu zaigu. Ez dago denborarik gaur egun dugun arazo eta buruhauste nagusiari patxadaz eta zentzuz erantzuteko. Sinistu ala ez gure etorkizuna arriskuan dago. Ez agian orain eta hemen gaudenona, baina datozen belaunaldiei ezin diegu ezer ziurtatu.
Ingurumena hondatzen eta agortzen ari gara. Zenbaitek dio ezin dugula ziurtatu klima aldatzen ari garenik, baina begi-bistakoa da gure bizimoduak, bizitzeko erak, kontsumitzeko gisak zuzeneko eragina duela naturan. Aditu gehienek diote aldaketaren zantzuak nabarmenak direla eta neurriak hartzen ez baditugu egoera atzeraezina izan litekeela hamarkada gutxi barru.
2015an Parisen gizateriak inoiz lortu gabeko zerbait erdietsi zuen, mundu guztiko biztanleen ordezkariek akordioa lortu zuten eta nola bideratu finkatu. Konpromisoak zehatzak eta gogorrak ziren, eta historian lehen aldiz, aberatsenak eta boteretsuenak gertatutakoaren erantzukizuna aitortu eta duten ahalmenaren araberako ardura hartzeko prest azaldu ziren. Baina ametsa zirudiena hautsi da. Ameriketako Estatu Batuek (AEB), Errusiak, Arabiak eta beste hainbatek, batez ere petrolio ekoizleek diote klima aldaketak ez duela oinarri zientifikorik eta balizko egietan ezin duela sustraitu horrenbesteko lana, konpromisoa eta dirua kostatuko zaigun ahaleginak. Eta denbora amaitzen ari zaigu, orain hartzen ez ditugun erabakiak ezingo ditugu hemendik urte batzuetara hartu, berandu gabiltza.
Agian 1929ko krisi izugarriari aurre egiteko Franklin Delano Roosevelt presidenteak abiarazi zuen "New Deal" edo "Hitzarmen Berriaren" gisa, gaur egun AEBn bertan sor liteke konponketaren hasiera izan liteken mugimendua. Agian "Hitzarmen Berdea" izan liteke gaur egun munduak behar duena, agintari itsuek eta herritar axolagabeek sekula bideratuko ez dutena bultzatzeko. Agian ingurumena babesteko ahaleginetan gai izango gara erregai fosilak baztertzeko, energia berriztagarrien bidez behar adina lanpostu sortzeko, zerga sistema aberastasuna banatzeko eran antolatzeko, herri bakoitzak dagokionaren arabera hartu eta eman dezan, lehen aldiz guztiona den hil ala biziko arazoari guztion artean erantzuteko. Agian…
Zure interesekoa izan daiteke
Gutxienez hiru kasko urdin zauritu dira Libano hegoaldeko instalazioetan izandako leherketa batean
Israelek 1.368 pertsona hil ditu jada herrialdearen aurka egindako eraso armatuetan. Halaber, Israelgo Armada Libano hegoaldeko herrixketan etxebizitzak eraisten hasiko da, bertatik 600.000 pertsona kanporatu ondoren. Hezbollah taldearen "kokalekuak" direla ziurtatu du Israelek.
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.