Emakumeak
Amaitu berria den urteak historia liburuetan zer utziko duen ez dakigu, baina emakumeek gizarteari eman dioten astinduak nonbaiten azaldu beharko du. Horrelakoetan ohi denez, itxuraz aparteko ondoriorik behar ez zukeen gertakariak benetako leherketa eragin eta elur-jauzien gisa aurrean eraman zuen harrapatutako guztia. Eztandaren eragilea Weinstein produktorearen kontrako salaketa izan zen, handik aurrera milaka emakume altxatu ziren ordura arte ezkutuan izandakoa jakinarazi eta salatzeko.
Mugimendu honek emakumeak bizi dituen desoreka guztiekiko eztabaida sortu du, besteak beste, indarkeria fisikoa eta azken muturrean dagoen hilketa. Benetan zaila da Munduan zehar, emakumearen aurkako indarkeriak dituen ezaugarriak zehaztu eta batez ere fidagarriak diren kopuruak aurkitzea. Nazio Batuen datuen arabera 60.000 izan litezke urtero Munduan, bere gertuko gizonek hiltzen dituzten emakumeak, baina herrialde gehienetan ez dago datu zehatzik. Eta argitaratzen dituztenak aztertu ezkero ondorioak benetan harrigarriak dira.
Errusian 12.000 eta 14.000 emakume artean hiltzen dituzte urtero; Estatu Batuetan, 1.700 inguru; Europar Batasunean, 500 bat; Alemanian, 150; Frantzian, 110 eta Espainian, 50. Baina zenbaki hutsak egiaztatzea eta esparru fisikoan eta psikologikoan kokatzea zaila bada ere, eskura daitezken adierazleek diote Europako iparraldeko herrialdetan, Suedian, Finlandian, Norvegian eta Islandian, emakumearen aurkako indarkeria, bai fiskoa, baita psikologikoa eta soziala ere, hegoaldekoetan baino handiagoa dela.
Esan ohi da gizon eta emakumeen arteko parekotasuna lortuko dugula hezkuntza sarea zabaldu eta heziketa orekatua eta kritikoa herritar guztiengana iristen denean, bi sexuek aukera berdinak dituztenean, demokraziaren arauak nagusitzen direnean… Aipatutako herrialde horiek dira Mundu guztian parekotasun handiena dutenak. Horretarako, 4 arlo neurtzen dituzte: ekonomian parte hartzea eta aukerak, heziketa maila, osasuna eta bizitza itxaropena eta autonomia politikoa. Herrialde horiek gure helburu eta ametsen goia jo dute, baina hala ere gizon eta emakumeen arteko harremanetan betiko errotaren bueltan jiraka segitzen dute.
Gaia zaila eta korapilatsua da; konponbidea ez dugu egun batetik bestera lortuko, baina aurre azterketan akatsen bat egiten ari gara. Gizonak Andrea menderatzeko ezer egin behar ez zuenean, bere nagusitasuna ezbaian jartzen ez zenean, ez zuen beharrik indarkeria erabiltzeko, hilketak gutxiago ziren… Garai haietan gaur egungo gizartea fantasia eta ameskeria hutsa zen, baina gailurrerako bidean ezin izan dugu zaramaren usaia astindu.
Zure interesekoa izan daiteke
Gutxienez hiru kasko urdin zauritu dira Libano hegoaldeko instalazioetan izandako leherketa batean
Israelek 1.368 pertsona hil ditu jada herrialdearen aurka egindako eraso armatuetan. Halaber, Israelgo Armada Libano hegoaldeko herrixketan etxebizitzak eraisten hasiko da, bertatik 600.000 pertsona kanporatu ondoren. Hezbollah taldearen "kokalekuak" direla ziurtatu du Israelek.
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.