Ziurgabetasuna
Bob Woodward kazetari estatubatuarrak Beldurra izenburupean idatzi duen liburuan, Donald Trump agintera iritsi denetik Etxe Zurian izandako gorabeherak eta bere gertuko lankideekin dituen harremanak kontatzen dizkigu.
Woodwardek idatzitakoa egia bada, eta itxuraz iturri fidagarriak ditu, Trumpek gaizki hazitako umeen gisa jokatzen du, ez du inor errespetatzen, bere borondate hutsa du ipar eta irizpide bakartzat. Gaur derrigorrezkoa eta ezinbestekoa iruditzen zaiona, biharko ahaztu zaio eta batere axola ez zaizkion gaien kutxan baztertzen du.
Benetan harrigarria eta kezkagarria da horrenbeste botere duen pertsona hain axolagabea eta hain arduragabea izatea. Baina era berean txundigarria da egiaztatzea, harengatik gertu daudenek, mundu guztian eragina izan litzaketen erabakiak hartzen dituztenek, haur bekaiztien jokabidea izatea. Eta guztiaren gainetik anabasa, antolaketa eza, bat-batekotasuna…
Munduko lehen potentziaren gobernu egoitzak Marx anaien kamarotea badirudi, Erresuma Batuan brexitak irudi guztiak hautsi ditu, eta ikonoklasta bihurtu gaitu, zentzudun ospea zuten politikoak, arazo larrien aurrean estatuaren eta gizartearen interesak gorde eta babesten zituztenak, itxura penagarria ematen ari direlako.
Venezuelako gatazkan Europa eta Amerikako gobernu gehienek aurrekaririk gabeko erabakiak hartu dituzte. Herrialde honetan gertatzen ari dena arduratzeko modukoa da, gobernuaren jokaera kritika daiteke eta behar izan ezkero gaitzetsi, baina Juan Guaido presidentetzat hartuta, inon idatzi gabeko zuzenbide lanbroetan murgildu dira Mendebaldeko herrialde boteretsuenak.
Nazioarteko zuzenbideak dio estatuekin ditugula harremanak, gobernua demokratikoa izan ala ez izan. Herrialde horiek presidente baten zilegitasuna onartu dute, egungo presidentearekiko aitorpena erretiratu gabe. Agian, hobe beharrez, gobernu horiek mendira abiatu dira biderik ote dagoen jakin gabe.
Zentzu eta zuhurtasun ezaren adibideak asko dira: Turkian gertatzen ari dena edota Errusia,Europar Batasuneko gobernuen arteko harremanak. Europatik giza eskubideen errespetuaren aitzakiaz batzuei eskatzen dieguna, beste kasu askotan saihestu eta alboratu egiten dugu.
Esan ohi da belaunaldi bakoitzak gertuenari ematen diola garrantzia, hura iruditzen zaiola onena edo okerrena, eta agian orain ere horixe gertatzen zaigu, zaratak eta etengabeko albisteek garrantzitsuena ezkutatzen digutela. Baina urtetan, gerta zitekeena, etor litekeena, aurreikusterakoan ziurgabetasuna ez da hain nabarmena izan, arazoek oso handiak diruditelako, konpondu beharko lituzketenek, berriz, ahulezia eta ezina nabarmenegi erakusten dutelako.
Zure interesekoa izan daiteke
Iranek ziurtatu du AEBko beste ehiza-hegazkin bat eraitsi duela, herrialdearen erdialdean
AEBko agintariek ez dute, oraingoz, gaiari buruzko adierazpenik egin; hala ere, lehen hegazkinetik tripulatzaileetako bat erreskatatu dutela ziurtatu dute.
Gutxienez hiru kasko urdin zauritu dira Libano hegoaldeko instalazioetan izandako leherketa batean
Israelek 1.368 pertsona hil ditu jada herrialdearen aurka egindako eraso armatuetan. Halaber, Israelgo Armada Libano hegoaldeko herrixketan etxebizitzak eraisten hasiko da, bertatik 600.000 pertsona kanporatu ondoren. Hezbollah taldearen "kokalekuak" direla ziurtatu du Israelek.
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.