Garaipenaren galerak
Ekialde Hurbila lurralde gatazkatsua izan da historia hizkiz idazten hasi zenetik. Aro Garaikidean, aldiz, israeldar eta palestinarren arteko amaierarik gabeko borrokak, baldintzatu ditu neurri handi batean nazioarteko harremanak eta erakundeen erabakiak. 1947an Nazio Batuek bi estatu sortzeko erabakia hartu zutenetik gerrak, errefuxiatuak, bazterkeria, okupazioa, heriotza eta batez ere gorrotoa bilakatu dira egunerokotasunaren ezaugarri.
Erantzukizunak sekula aldebakarrekoak ez direla izaten onartuta, enfrentamendu honetan ezbairik gabe israeldarrak dira irabazleak eta palestinarrak behin eta berriz galtzaileak. Ez dira bizi diren lurraren jabe, euren joan-etorriak erabat mugatuta dituzte, zer erosi eta zer saldu, non lan egin, zer jan, beste batzuek erabakitzen dute. Gaza,Afrikako natura erreserben antz handia duen lurraldea da. Han animaliak mugi daitezke, jan dezaketen eta naturan libre baleuden ugaldu eta borrokan egin lezakete. Baina ez da natura, animaliek hezia aurkituko dute gehiegi urrutiratu nahi balute eta euren mugimenduak teknologia aurreratuenak kontrolatzen ditu.
Israel ek 1967ko gerran palestinarrei kendutako lurrak, ura eta hiriak bereganatu ditu. Berak ezartzen ditu arauak eta harremanen baldintzak. Israelgo hiritartasuna duten 2 miloi arabiarrek ez dute inongo eraginik han bizi arren, hango parlamentuan parte hartu arren eta itxuraz besteen eskubideen jabe izan arren. Baina urte guzti hauetan, garaipenak bata bestearen atzetik lortu arren, etsaiarekiko nagusitasun ukaezina lortuta, Bigarren Mundu Gerra hasieran pentsaezina litzatekeen boterea eta eragina badu ere, Israel borroka galtzen ari da, batez ere bere buruarekiko borroka.
Lur palestinarretara lehen juduak iritsi zirenean, estatu hebrearra irudikatu ezin zitekeen ametsa zenean, lankidetza, auzolana, komunitatearen garrantzia ziren nagusi. Kibbutzak Mundu guztiarentzat eredu izan ziren. Israelgo estatuaren sortzaileek gizarte demokratikoa eraiki nahi zuten, munduan barreiatuta zeuden judu guztiak jaso, babestu eta elkarbizitza anitz eta oparoan elkartu.
Eta horrelako batzuk lortu zituzten, baina kanpotik jasotako erasoek, eraso horiei eman dizkieten erantzunek, eta ziur aski juduei, horrenbeste urtetan herri gisa irauteko aukera eman dien kemenak, ustekabeko ondorioak izan dituzte. Israelen judu ortodoxoen kopurua neurri gabe handitu da, %15 dira gaur egun eta kopurua etenik gabe handitzen ari da. Hauek jarrera itsu eta gogorrenak zabaldu dituzte gizartean, fanatismoa bihurtu dute harremanen ardatz. Palestinarrekiko harremanetan ia edozein jokaera zilegi bihurtu dute, haurren hilketak edo lurrean zaurituta dagoenari tiro egitea zilegi dela uste dutenak gero eta gehiago dira, eta "terrorismoari" aurre egiteko edozer gauza onartzeko prest dira gero eta israeldar gehiago.
Borrokatu nahi zuten hura, fundamentalismoa, ezberdinarekiko gorrotoa, bazterkeria, gizarte itxi eta iluna, indarraren nagusitasuna eta pentsaera bakarra, gero eta nabariagoak dira Ekialde Hurbileko demokrazia bakarra omen den honetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Iranek ziurtatu du AEBko beste ehiza-hegazkin bat eraitsi duela, herrialdearen erdialdean
AEBko agintariek ez dute, oraingoz, gaiari buruzko adierazpenik egin; hala ere, lehen hegazkinetik tripulatzaileetako bat erreskatatu dutela ziurtatu dute.
Gutxienez hiru kasko urdin zauritu dira Libano hegoaldeko instalazioetan izandako leherketa batean
Israelek 1.368 pertsona hil ditu jada herrialdearen aurka egindako eraso armatuetan. Halaber, Israelgo Armada Libano hegoaldeko herrixketan etxebizitzak eraisten hasiko da, bertatik 600.000 pertsona kanporatu ondoren. Hezbollah taldearen "kokalekuak" direla ziurtatu du Israelek.
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.