Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trump Londresera iritsi da, hiriko alkateari irainak jaurti ondoren

Londresen, bien bitartean, AEBko presidentearen aurkako manifestaldiak hasi dira dagoeneko. Handiena astearte honetarako deitutakoa izango da.

Londresko Aireportura iritsi baino lehen Donald Trump presidenteak hiriburuko alkateari irainak jaurti dizkio. Txio batean Trumpek esan duenez, Sadiq Kahn "erabateko galtzailea da". Alderdi Laboristako alkateak "umekerietan" dabilela esan zuen igande honetako Observer astekarian, eta "munduarentzat eskuin muturreko mehatxua" dela ere esan dio.

Elisabete II. erreginarekin Buckingham jauregian izan duen bazkari ofizialera ez dira joan oposizioko alderdietako buruzagiak, ez liberala ezta laborista ere. Jeremy Corbyn alderdi laboristako buruzagiak gogor kritikatu du Trumpek Erresuma Batuko barne arazoetan muturra sartzea. Duela egun gutxi Erresuma Batua akordiorik gabe Europar Batasunetik irten behar dela esan zuen.

Trumpek iaz Theresa May lehen ministroak Bruselan negoziatzen zuen brexit-aren akordioa kritikatu ondoren, oraingoan Mayren etsai politikoa, Boris Johnson, babestu du lehen ministroa izateko lehian. Britainiarrek Europar Batasuna akordiorik gabe, eta dibortzioaren dirua (50.000 miloi euro) ordaindu gabe utzi behar dutela ere esan du. Eta hori gutxi bada, Nigel Farage brexit alderdiko buruzagia Bruselarekin negoziaketetan parte hartzearen alde azaldu da, ohizko usadio diplomatikoak erabat mesprezatuz egin ditu adierazpen hauek.

Londresen, bien bitartean, bere aurkako manifestaldiak hasi dira dagoeneko. Handiena astearte honetarako deitutakoa izango da. Bidaia hau segurtasun neurri ikaragarriez inguratuta. Eta, beraz, ia ezinezkoa da publikoarentzat ikustea. Ate itxien atzean izango dira ospakizun toki gehienetara joateko helikopteroz mugituko da, eta   publikoarentzat ia ezinezkoa izango da ikustea.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Trumpek esan du ez duela uste AEBk Venezuelaren kontrako gerrarik egingo duenik, baina ez du planei buruz hitz egin nahi izan

"Zer erantzun diezaioket horrelako galdera bati? Ba al dago Venezuelan eraso bat egiteko planik? Nork esango luke hori? Halakorik balego, esan egingo nizukeela uste duzue, zintzoki? Bai, planak ditugu. Oso plan sekretuak ditugu", esan du 'Air Force One' hegazkinean. "Begira, ikusiko dugu Venezuelarekin zer gertatzen den", adierazi zuen, eta Venezuelako Gobernuak "milaka pertsona bidali zituen kartzeletatik, erakunde mentaletatik eta mendekotasun zentroetatik".

Hainbat urtez atzeratu ostean, eta 20 urteko lanen ondoren, gaur zabaldu ditu ateak Egiptoko ikono kultural berriak. Mila milioi dolarreko kostua izan du, eta gainkostu eta arazo politikoak tarteko, asko atzeratu da. Azken egunotan ahoz aho dabilen Pariseko Louvre museoaren bikoitza da tamainaz, 500.000 metro  kuadro ditu. Bertan aurkitu daitezkeen altxorren artean, Tutankamon faraoiaren bilduma handi bat dago. Honako museoa zibilizazio bakar bati eskainitako munduko arkeologia-konplexurik handiena da
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Egiptok badu bere museo ‘faraonikoa’

Hainbat urtez atzeratu ostean, eta 20 urteko lanen ondoren, gaur zabaldu ditu ateak Egiptoko ikono kultural berriak. Mila milioi dolarreko kostua izan du, eta gainkostu eta arazo politikoak tarteko, asko atzeratu da. Azken egunotan ahoz aho dabilen Pariseko Louvre museoaren bikoitza da tamainaz, 500.000 metro  kuadro ditu. Bertan aurkitu daitezkeen altxorren artean, Tutankamon faraoiaren bilduma handi bat dago. Honako museoa zibilizazio bakar bati eskainitako munduko arkeologia-konplexurik handiena da.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X