Gertakizunak
Pekingo Tiananmengo plazan orain dela 30 urte gertatutakoa historia garaikidearen irudi bihurtu da zalantzarik gabe. Berlingo harresiaren suntsiketa historiaren amaieraren lehen pausoa izan zen pentsalari zenbaiten aburuz, beste batzuek diote hasieraren leherketa dela. Mijail Gorvachov ekaitzak hezi zituen aztia da Mendebaldearentzat; traidore ustela bere herrikide askorentzat.
Historia ezustekoen katea da, gertaera orok amaitu arte ez digutelako erakusten bere emaitza. Gero, gainera, bakoitzak ustez gertatutako hori bere iritzi, pentsakera eta bizipenen arabera kontatu eta idatziko du. Sobiet Batasunaren erorketa eta Europako ekialdeko herrialdeen estatu egituraketaren aldaketa, arrazoi eta eragile askoren ondorio izan zen, baina Gorvachoven ausardia eta bulkada erabakigarriak izan ziren. Agintera iritsi zenetik iraganeko garai ilunak gainditzeko gardentasuna aldarrikatu zuen, herriek eta pertsonok ditugun oinarrizko eskubideak eskuratzeko, ”perestroika” berregituraketa eta berrikuntzak jarri zituen mahai gainean. Bere hitzek eman zieten zilegitasuna Europa osoan piztu eta garatu ziren mugimenduei. Demokrazia, parte-hartzea, lankidetza, elkarbizitza baketsua, armak murriztea eta armategietan sartzeko beharra…
Sobiet Batasuneko Alderdi Komunistako azken idazkari nagusiak nazioarteko harremanak eta munduaren oreka irauli zituen. Gorvachoven balentrien oihartzuna Txinaraino iritsi zen. Hango gazteek eta ikasleek estatuaren egitura astunetatik askatzeko deia egin zuten eta kalera irten ziren ordura arte ezagutu gabeko kemena eta indarra erakutsiaz. Munduko Alderdi Komunista haundienaren oinarriek dar-dar egin zuten. Zuzendaritza zatitu egin zen gertatzen ari zenari eman beharreko erantzuna finkatzeko eztabaidetan. Azkenean, jarrera gogorrena nagusitu zen Komite Zentralean, soldaduak eta tankeak bidali zituzten Tiananmenen elkartutako manifestarien aurka, eta itxuraz benetako sarraskia egin zuten, oraindik inork ez baitaki zenbat jende hil eta atxilotu zuten ekainaren lauko gauean.
1989 hartan, Gorvachov miresmenaren aldarean zeukan nunduak oso gogor gaitzetsi zuen Txinako agintari komunisten jokaera. Zigorrak ezarri zizkieten eta hartu-eman politikoak eten. Gorvachov aukeratu zutenean Sobiet Batasuneko agintari gorena izateko, edo Txinako ikasleek kalera irteteko erabakia hartu zutenean, inork ez zekien zer gerta zitekeen, nola erantzungo zuten herritarrek eta agintariek, zein izango zen piztutako suaren ondorioa. Gorvachov historiaren sotora bidlai genuen aspaldi; Txinako agintariak eraginkortasunaren eta fidagarritasunaren eredu bihurtu zaizkigu.
Zure interesekoa izan daiteke
Iranek ziurtatu du AEBko beste ehiza-hegazkin bat eraitsi duela, herrialdearen erdialdean
AEBko agintariek ez dute, oraingoz, gaiari buruzko adierazpenik egin; hala ere, lehen hegazkinetik tripulatzaileetako bat erreskatatu dutela ziurtatu dute.
Gutxienez hiru kasko urdin zauritu dira Libano hegoaldeko instalazioetan izandako leherketa batean
Israelek 1.368 pertsona hil ditu jada herrialdearen aurka egindako eraso armatuetan. Halaber, Israelgo Armada Libano hegoaldeko herrixketan etxebizitzak eraisten hasiko da, bertatik 600.000 pertsona kanporatu ondoren. Hezbollah taldearen "kokalekuak" direla ziurtatu du Israelek.
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.