Demokrazia orain
Politikagintzaren historian gehien erabili den hitza "demokrazia" da. Eskuinekoek, ezkerrekoek, iraultzaileek, faxistek eta eskuin muturrekoek, guztiek apaindu dute euren burua kontrakotasunik onartzen ez duen elea izenburuan jarrita. Guztiok omen gara demokratak, baina gaur egun munduan gehiago dira demokratikoak ez diren sistemen-pean bizi diren pertsonak, oinarrizko eskubideak babestuta dituztenak baino.
Hitz borobil orori gertatzen zaiona laburbildu genezake hemen, sekula beteko ez den desira baita. Demokraziak ezin du perfektua izan, edozein egoeratan hobetu beharrekoa da, baina gehienetan ez genuke eragozpenik izango demokratikoa den gizartea eta beste zerbait den erregimenaren artean.
Egun hauetan milaka eta milaka lagun irten dira Hong Kongo kaleetara, bertako legebiltzarra Txinara estraditatzeko aukera emango duen legea aztertzen ari delako. Hong Kondarren iritziz, lege horrek bertako demokrazia suntsituko du. 1997an Erresuma Batuak Txinaren ardurapen utzi zuenean bere kolonia, Pekinek "herrialde bat, bi sistema" izeneko goiburua onartu zuen, prest azaldu zen Txinako biztanleei onartzen ez dizkien parte hartzea eta eskubideen babesa Hong Kongen errespetatzeko.
Errusian protesta gogorrak izan dira aste honetan adierazpen askatasuna aldarrikatzeko eta gobernuak oinarrizko eskubideei behin eta berriz egiten dizkien erasoak salatzeko. Turkian, Tayip Erdogan presidenteak aspaldi erabaki zuen bera dela demokrazia, eta erakundeek ez dutela inongo garrantzirik. Afrikako herrialde gehienetan aldiro-aldiro botoa ematen dute herritarrek, baina zaila gerta lekiguke demokraziaren arrastoren bat aurkitzea nonbaiten.
Hitzaren etimologiara joko bagenu "herriaren gobernua" litzateke esanahia, baina herrialde garatuetan hori baino dezente gehiago da: eskubideen errespetua, erabakien aurrean berdintzen gaituen legea, oinarrizko beharrak asetzeko ahalegina egingo duen gizartea, duintasuna eta ongizatea helburu dituena… Esan ohi da ezin dugula zerbaiten falta sumatu ezagutzen ez badugu. Helburu bat izateko zer nahi dugun zehaztu behar dugu, eta leku askotan ez dute inoiz demokraziarik ezagutu, gizartearen antolaketaren ardura erregeen, enperadoreen edo funtzionarioen esku izan delako. Eta demokrazia ikasketa ere bada, entzun, gure burua ukatu eta arrazoia gure aurkarien irizpideetan egon litekeela onartu. Hori, eta gure ordezkariak aukeratzeko eskubidea. Eta kalera irteten garenean edo estatuarekin harremanetan mesfidantzarik eta beldurrik ez izatea. Eta gaizki, ahul edo gaixorik gaudenean babesa eta zaintza izatea. Eta legea urratzen dugunean beste edozeinen tratu bera jasotzea. Eta…
Zure interesekoa izan daiteke
Iranek ziurtatu du AEBko beste ehiza-hegazkin bat eraitsi duela, herrialdearen erdialdean
AEBko agintariek ez dute, oraingoz, gaiari buruzko adierazpenik egin; hala ere, lehen hegazkinetik tripulatzaileetako bat erreskatatu dutela ziurtatu dute.
Gutxienez hiru kasko urdin zauritu dira Libano hegoaldeko instalazioetan izandako leherketa batean
Israelek 1.368 pertsona hil ditu jada herrialdearen aurka egindako eraso armatuetan. Halaber, Israelgo Armada Libano hegoaldeko herrixketan etxebizitzak eraisten hasiko da, bertatik 600.000 pertsona kanporatu ondoren. Hezbollah taldearen "kokalekuak" direla ziurtatu du Israelek.
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.