Von der Leyenen hurrengo urratsak Europako Batzordeko presidente kargua hartzeko
Europako Parlamentuak bere izendapena onartu ondoren, kargua hartu aurretik Ursula Von Der Leyen alemaniarrak, Jean Claude Junckerren ondorengoak, lan garrantzitsuak ditu oraindik egiteko.
- Uztailak 17. Ursula von der Leyen Berlinera joan da, Alemaniako Defentsa ministro moduan dimititu ondoren. Annegret Kramp-Karrenbauerrek, CDUko buruzagiak, hartu du kargua.
- Uztailetik-irailera. Von der Leyen presidente berriak datozen bost urteetarako Europako batzorderako lan programa prestatu behar du. Bien bitartean, gainerako 27 estatu kideek Komisario Europar bana proposatu behar dute. Proposamen hauek Von der Leyenek gaitzetsi ahal izango ditu. Dena dela, Frans Timmermas Herbeheretako sozialdemokratak eta Magrethe Vestager daniarrak beren postuan jarraituko dute Batzordeko presidenteorde moduan.
- Urria. Proposatutako Europako komisarioak Europako Parlamentuaren aurrean azaldu beharko dira, Parlamentuaren oniritzia hartu aurretik.
- Urriak 17 eta 18. Bruselan, Estatu eta gobernuburuen goi-bilera.
- Urriak 21-24. Europako Parlamentuak Europako Batzorde osoko izendapenak onartu behar ditu. Hori ez dago ziurtatuta. Gogoratu, Rocco Buttiglione italiarra Europako Parlamentuak gaitzetsi egin zuela 2004ean adierazpen homofoboak egiteagatik.
- Urriak 31. Erresuma Batuak Europar Batasunetik irten behar du. Beraz, 73 parlamentari britainiarrek alde egingo dute. Erresuma Batuan bizi den egoera kaotikoa dela eta, ez da Brexita atzeratzea baztertzen.
- Azaroak 1. Ursula Von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak eta gainerako Europako komisarioek kargua hartuko dute. Egun berean hartuko du kargua baita ere Europako Banku Zentraleko buruzagitzan Christine Lagarde frantziarrak. Europako buruzagiek adostu zuten haren izendapena uztaila hasieran.
- Abenduak 1. Belgikako Charles Michelek Kontseilu Europarreko presidente kargua hartuko du.
Zure interesekoa izan daiteke
Erregaien prezioek igotzen jarraitzen badute, Europar Batasunak ez du baztertzen errazionamendua ezartzea
Dan Jørgensen Europako Energia komisarioak adierazi duenez, "eszenatoki txarrenetarako prestatzen ari gara, baina oraindik ez dugu produktu kritikoak (kerosenoa edo diesela) errazionatu beharrik".
Iranek ziurtatu du AEBko beste ehiza-hegazkin bat eraitsi duela, herrialdearen erdialdean
AEBko agintariek ez dute, oraingoz, gaiari buruzko adierazpenik egin; hala ere, lehen hegazkinetik tripulatzaileetako bat erreskatatu dutela ziurtatu dute.
Gutxienez hiru kasko urdin zauritu dira Libano hegoaldeko instalazioetan izandako leherketa batean
Israelek 1.368 pertsona hil ditu jada herrialdearen aurka egindako eraso armatuetan. Halaber, Israelgo Armada Libano hegoaldeko herrixketan etxebizitzak eraisten hasiko da, bertatik 600.000 pertsona kanporatu ondoren. Hezbollah taldearen "kokalekuak" direla ziurtatu du Israelek.
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.