Argentina
Argentinak izenean darama patuaren estigma, ”zilarraren lurra” baita. Azken hamarkadetan krisitik krisira ezagutu dugun herrialde hau, XX. Mendearen lehen hamarkadetan Munduko aberatsenetarikoa zen. 20ko hamarkadan Frantzia eta Alemaniaren parean zegoen eta Italia eta Japoniaren aurretik, aberastasuna eta ekonomiaren garapenari dagokionez. Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren, Europa suntsituta zegoenean, Argentinak dirutza haundiak egin zituen garia eta okela salduta.
Argentina herrialde zabala da, bi miloi eta 700 mila kilometro kuadro ditu. Mugarik gabeko eremu horretan lehen gai guztiak aurki daitezke:garia, soja, okela, gasa, petrolioa…45 miloi biztanle ditu, eta berez ez lukete inongo eragozpenik eduki behar herrialde aurreratu eta orekatua izateko. Baina desoreka, pobre eta aberatsen arteko aldea, handia da. Ekonomiak aldiro-aldiro astindu gogorrak jasaten ditu da eta krisiak gizatalde zabalak zigortu.
Argentinako soziologia eta gizarte jarduera aztertzerakoan, adituek iritzi eta teoria kontrajarriak azaltzen dituzte etengabeko ezinari arrazoiak bilatzerakoan. Argentina herrialde berria edo gaztea dela esan genezake, panpa zabalean eta Patagonian bizi ziren jatorrizko herriak desegin zituztelako europarrek. Azken bi mendetan Europatik joandako etorkinek osatu dute egungo gizartea, kultura eta pentsakera ezberdinen benetako arragoa osatuz. Argentinarrek beti gogoratzen dizue nongoa zen aita edo amona, euren jatorri europarra. Laugarren belaunaldia oraindik erbestea bizi da, deserrian. Agian horregatik dituzte horrenbeste eragozpen herri giza projektu bidezko eta iraunkorra eraikitzeko.
Gizabanako bikainak ditu arlo guztietan, bost Nobel Saridun, idazle ezagun eta arrakastatsu ugari, sikoanalista ospetsuenak, futbolari onenak…Baina herri gisa ezin izan dute inoiz gaitasun hori batu eta gizarte osoarentzako balioko duen egitasmoa antolatzea lortu. Argentina beste krisi batean murgilduta dago, ekonomiaren oinarriak kolokan dira eta Munduak harriduraz begiratzen du benetako potentzia izateko baliabide guztiak dituen herrialde honen jarduera eta ibilbide penagarria.
Argentinarrei buruz, eta batez ere Buenos Airesko “porteñoez” topikoak ugari dira, azpimarragarrienak dio Munduko negozio onena izango litzatekela argentinar bat erostea benetan balio duen prezioan, eta berak bere buruari jarriko liokeen salneurrian saltzea. Ez dakigu zenbat balio duten argentinarrek, baina berriro erakutsi dute taldean, estatu gisa, ez direla gauza itxuraz dituzten ahalmenak eta baliabideak guztien mesedetan gauzatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Gutxienez hiru kasko urdin zauritu dira Libano hegoaldeko instalazioetan izandako leherketa batean
Israelek 1.368 pertsona hil ditu jada herrialdearen aurka egindako eraso armatuetan. Halaber, Israelgo Armada Libano hegoaldeko herrixketan etxebizitzak eraisten hasiko da, bertatik 600.000 pertsona kanporatu ondoren. Hezbollah taldearen "kokalekuak" direla ziurtatu du Israelek.
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.