Izan ginena
Gizakia gizaki denetik bizileku hobeagoen bila mugitu izan da. Joan etorri hauek gizateria aberastu dute alor guztietan,ezberdinen arteko hartu-emanak direlako aurrera pausoen oinarri. Baina jende mugimenduak beti gatazka eragin du, ez da inoiz baketsua izan, gizakiok berehala aldarrikatzen dugulako zapaltzen ari garen lurraren jabetza.
Eta mugimendu hauek ez dira antzinakoak europarrontzat. 1820 eta 1930 bitartean 52 miloi europear joan ziren Amerikara bizimodu hobearen bila. 1850 eta 1950 Ozeaniara joandako europarrak 5 miloi izan ziren. Españako gerra zibilak eta Bigarren Mundu Gerrak jende mugimendu izugarriak eragin zituen, sarraskiak saihesteko babes bila batez ere. Baina azken urtetan miloi asko izan dira lan bila eta aukera egokiak aurkitu nahiean mugitu diren europarrak. Gure DNAn,gure geneetan mugitu beharra eta mugitu izana hizki haundiz irarrita egon arren, historian zehar ohikoa izan den portaera dugu etorkinen ondorengoak garen herritar europarrok, zapaltzen dugun lurra eta etxea eraiki dugun orubea gurea bakarrik dela aldarrikatzea.
Emmanuel Macron presidente frantsesak aitortu du migranteekiko izandako portaera okerra izan dela, ez dela eraginkorra eta ez dugula gizatasunez jokatu. Onartu du Frantziak eta Europak ezin dituztela iristen zaizkien etorkin guztiak hartu, horregatik zuhurtasunez jokatzeko deia egin du, baina ez du gehiegi zehaztu zeintzuk diren auzi hau bideratzeko erabaki egokiak. Gizataldeen arteko harremanak ez dira inoiz errazak izan, are gehiago ustez batzuen eremuetara “kanpotarrak” iritsi direnean. Migrazioak beti izan dira, itxura guztien arabera datozen urtetan eta hamarkadetan ugaritu egingo dira mugimendu hauek, eta ez dirudi babes hesiak eraikitzea izan daitekenik erantzun bakarra.
Konponbideak aipatzerakoan sarriegi demagogiara jotzen dugu, oso zailak eta korapiltsuak diren arazoek konponbide samurra izango balute legez. Baina agian gaur egun hiri guztietan derrigorrezkoa dugun ariketa hemen egokia izan liteke. Gure hirietan guztioak gara oinezko, bizikletaren erabile, auto gidari, garraio publikoetako bezero…zebrabidea pasatzerakoan gidariaren lekuan jar gaitezke, autoa daramagunean autobus publikoaren lehentasuna onar genezake, bizikletan goazela badakigu oinezkoen artean gabiltzala… Europan migrazioarekiko dugun jarrera, beti haserre doan autogidariarena da, zebrabidea pasatzeko beharrik inoiz izango ez duela uste duenarena… Egiten duguna egiten dugula, auzi honetan ezinbestekoa da enpatia, bestearen lekuan jartzeko ahalegina.
Zure interesekoa izan daiteke
Gutxienez hiru kasko urdin zauritu dira Libano hegoaldeko instalazioetan izandako leherketa batean
Israelek 1.368 pertsona hil ditu jada herrialdearen aurka egindako eraso armatuetan. Halaber, Israelgo Armada Libano hegoaldeko herrixketan etxebizitzak eraisten hasiko da, bertatik 600.000 pertsona kanporatu ondoren. Hezbollah taldearen "kokalekuak" direla ziurtatu du Israelek.
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.