Eskuin muturrak aurrera egin du berriz ere Alemania ekialdean
Thuringiako hauteskunde erregionaletan izan da oraingoan. Eskuin muturreko AfD alderiak, Alemaniarako Alternatiba alderdiak, bere botoen kopurua bikoiztu egin du, botoen laurdena eskuratu du eta bigarren postua lortu du Land horretako parlamentuan. Alemania Ekialdeko bost lurraldeetatik lautan eskuin muturra bigarren indar politikoa izatera iritsi da, Berlingo Harresiaren erorketaren 30. urtemuga betetzean dagoenean (1989ko azaroaren 9an izan zen).
Eskuin muturraren aurrerabidea ezkerreko Die Linkek geratzea lortu du neurri handi batean. Haren botoak bikoiztu ditu, % 30 lortu du, eta hauteskunde hauek irabazi ditu. Koalizioa osatuko du ziurrenik SPDko sozialdemokratekin eta Berdeekin Erfurteko gobernuan.
Ekialdeko Alemanian eskuin muturrerako dagoen joera berriz agerian jarri dute igande honetako hauteskundeek. Sajonia, Brandemburgo, Sajonia-Anhalt eta orain Thuringiako parlamentuetan bigarren postura iritsi da. Eta Mecklenburgo-VorPommern lurraldean hirugarren indar politikoa da. Garai batean bloke sobietarraren barnean zegoen eremu horretan Berlin da joera horretatik at dagoen bakarra. Berlingo parlamentu erregionalean AfD bosgarren indarra da
Hala ere, gainerako alderdiek ezarritako lerroari esker, eskuin muturra Alemaniako lurralde guztietako gobernuetatik kanpo mantentzen dute. Denetan dago AfD oposizioan.
Zure interesekoa izan daiteke
Hamas desarmatzen ez bada eta Gazako su-etenaren bigarren fasea desblokeatzen ez badu “ondorioak” izango dituela ohartarazi du Trumpek
AEBko presidenteak dio gai gehienetan adostasuna dagoela Israelekin, Abrahamgo Akordioak zabaltzearen alde dagoela eta ohartarazi du ez duela onartuko Iranek botere militarra berreskuratzea.
Putinen egoitzetako bati eraso egitea leporatu dio Errusiak Ukrainari, eta negoziazioak haustearekin mehatxu egin du
Zelenskik ukatu egin du erasoa egin izana, eta Putinen helburua "Ukrainaren aurkako erasoekin jarraitzeko aitzakia bat izatea" dela ohartarazi du bere sare sozialetan.
Trumpek Netanyahu hartuko du gaur Floridan, Israelek Gazarako duen plana aztergai
Aurten bosgarrenez bilduko dira bi buruzagiak. Aurreko hitzorduetan ez bezala, badirudi oraingo honetan nolabaiteko urruntze bat atzemango dela bien artean. Izan ere, eta hainbat iturriren arabera, ez dute jarrera bera Iranen eta Israelgo tropak Gazatik joatearen inguruan, besteak beste.
NBEko Segurtasun Kontseiluak premiazko bilera egingo du gaur, Israelek Somalilandia aitortu duela eta
Somaliak Tel Aviven aitortza "legez kanpoko erasoa" eta "Nazioarteko Zuzenbidearen aurkakoa" dela salatu du. Bestalde, Somalilandiak azpimarratu duenez, ez ditu Gazatik kanporatutako palestinarrak jasoko.
Trumpek eta Zelenskik aurrerapausoak eman dituzte Ukrainan bakea lortzeko bidean, baina akordiorik ez dute lortu
Floridan izandako bilerak Washingtonen eta Kieven arteko hurbilketa irudikatu du, baita Europako kide nagusiak berriro inplikatzeko asmoa ere. Hala ere, segurtasun-bermeei eta Ukraina ekialdeko lurraldeen egoerari buruzko funtsezko desadostasunak daude oraindik.
Lehen ministro nazionalistak alde handiz irabazi ditu Kosovoko hauteskundeak
Albin Kurtzen 'Autodeterminazioa' alderdiak botoen % 49 lortu ditu, 2021ean baino emaitza hobeak eskuratuz. Gobernua osatzeko enkargua jasoko du, eta otsailean botoen % 42 eskuratu eta gobernua osatzeko gai izan ez bazen ere, oraingoan herrialdea paralisi politikotik ateratzeko gai izan daiteke.
Zelenski eta Trump Floridan bildu dira, bake-planean "zehazteke" dauden gaiak argitzeko asmoz
Ukrainako presidentea itxaropentsu agertu da batzarraren atarian; izan ere, horren esanetan, "gauza asko erabaki daitezke Urteberri eguna heldu baino lehen". Donald Trumpek iragarri du Putinekin telefonoz hitz egin duela: "Oso elkarrizketa ona eta emankorra izan berri dut harekin".
Bi pertsona hil dira euriteen ondorioz Gazan, eta ur azpian geratu dira desplazatu askoren dendak
Bestalde, su-etena berez indarrean dagoen arren, laguntza humanitarioaren %41 bakarrik sartzen uztea leporatu dio Gazako Gobernuak Israeli. AEBra bidean da jada Netanyahu, astelehenean Donald Trumpekin biltzeko.
Hauteslekuak itxi dituzte Birmanian, bost urtean lehen hauteskundeak egin ondoren, gerra betean
Prozesuak hiru fase izango ditu, eta urtarrilaren 25ean izango da azkena. Oposizioak boikotatzeko deia egin du; izan ere, horren arabera, "prozesua ez da askea eta bidezkoa izango".
Israelek Somalilandia Estatu gisa aitortu du, eta erabakiak nazioarteko gaitzespen zabala eragin du
Somaliako eskualde separatistaren subiranotasuna onartu duen NBEko lehen kidea da Israel. Hamasek salatu du Gazako Zerrendatik palestinarrak kanporatu eta eremu horretara bidaltzeko asmoa duela Israelek; ez dute halakorik onartuko, ohartarazi du.