Europako Batzorde berria 2020 urtera arte atzera daiteke
Jean-Claude Junckerren Europar Batzordearen agintaldiak urriaren 31n amaitu behar zuen arren, jardunean jarraitzen du. Beraz, ohiko gai arruntak baino ezin ditu kudeatu. Ezin du legedi berririk proposatu, premiazko kasuetan ez bada.
Ursula Von der Leyen presidentearen gidaritzapean, Europako Batzorde berriak azaroaren 1ean hartu behar zuen kargua. Baina Europako Parlamentuak gaitzetsi egin zituen Frantziak, Hungariak eta Errumaniak proposatutako komisarioak; hori dela eta, hiru herrialde horiek berriz ere proposatu behar dituzte komisario berriak, eta Europako Parlamentuaren oniritzia jaso behar dute. Azaroaren 23an egitekoak diren osoko bilkuran onar daitezke komisario berriak, eta abenduaren 1ean gauzatuko litzateke erreleboa. Epeak estuak dira, ordea, eta baliteke, azterketa gainditu ezean, izendapenak 2020ko urtarrilaren 1era luzatzea.
Izan ere, Frantziak proposatutako Thiery Breton hautagai berriaren inguruan zalantzak daude, eta berriz ere bota lezakete atzera. Hungaria eta Errumaniako hautagaien onarpena ere ez dago ziurtatuta. Brexitaren atzerapenak, gainera, Erresuma Batuak komisario bat proposatu behar izatea ekarri du.
Gorabehera hauek guztiek agerian jarri dute Europako Batzorde berriaren ahultasuna, jaio baino lehen. Von der Leyen Batzordeko goi kargura Macron presidenteari esker heldu da. Horretarako, Manfred Weber kontserbadore alemaniarra baztertu zuten, nahiz eta Alemanian hauteskundeetan popularren zerrenda burua izan.
Horrek Europako Parlamentuko hainbat talde politiko haserre jarri zituen. Gainera, Batzorde berrian emigrazio politika dela eta "Europako bizitza modua babesteko" arduradun bat jartzeak susmoak piztu zituen, Parlamentuko sozialisten eta liberalen artean.
Zure interesekoa izan daiteke
Erregaien prezioek igotzen jarraitzen badute, Europar Batasunak ez du baztertzen errazionamendua ezartzea
Dan Jørgensen Europako Energia komisarioak adierazi duenez, "eszenatoki txarrenetarako prestatzen ari gara, baina oraindik ez dugu produktu kritikoak (kerosenoa edo diesela) errazionatu beharrik".
Iranek ziurtatu du AEBko beste ehiza-hegazkin bat eraitsi duela, herrialdearen erdialdean
AEBko agintariek ez dute, oraingoz, gaiari buruzko adierazpenik egin; hala ere, lehen hegazkinetik tripulatzaileetako bat erreskatatu dutela ziurtatu dute.
Gutxienez hiru kasko urdin zauritu dira Libano hegoaldeko instalazioetan izandako leherketa batean
Israelek 1.368 pertsona hil ditu jada herrialdearen aurka egindako eraso armatuetan. Halaber, Israelgo Armada Libano hegoaldeko herrixketan etxebizitzak eraisten hasiko da, bertatik 600.000 pertsona kanporatu ondoren. Hezbollah taldearen "kokalekuak" direla ziurtatu du Israelek.
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.