Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aldaketa baten zantzuak Latinoamerikan

Ezkerreko gobernuek azken urteotan jasan dituzten atzera pausoen ondoren, gertakari berrienek eskuinean eragin dute atzerakada orain Latinoamerikan, eta goraldia, berriz, ezkerrean.

Aldaketa politiko garrantzitsua ari da gertatzen Latinoamerikan. Ezkerreko gobernuek azken urteotan jasan dituzten atzera pausoen ondoren, eta Brasilen Bolsonaro ultraeskuindarrak aginte makila hartuta, gertakari berrienek eskuinean eragin dute atzerakada orain, eta goraldia, berriz, ezkerrean.

Bolivian, Evo Moralesek botereari eusten dio, nahiz eta, egiari zor, zalantza handiak dauden hauteskundeetan izan duen azken garaipenaren inguruan. Ekuadorren, indigenen matxinadak estutu du Lenin Moreno presidentea, Rafael Correak abiarazi zuen ezkerreko ildoa baztertu duena.

Txilen, Piñera eskuindarra ari da, herrian piztu zaion errebolta handiari aurre egiten. Maduro venezuelarra sinetsi ezinik dabil, gertakariok oxigenoa eman diezaioketelako, boterean nahi beste jarraitzeko.

Madurorentzat, bereziki garrantzitsua da Alberto Fernandez peronistaren garaipena Argentinan. Fernandezek egin duen lehen gauza izan da Mexikora joatea, Lopez Obradorri eskatzeko, bien artean ezkerreko bloke berria zuzendu dezatela Latinoamerikan.  

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X