Laboristek hauteskunde programa erradikala onartu dute
Jeremy Corbyn buruzagi laboristak bere burua neutraltzat jo du Brexitaren eztabaidan. Baina gai honek dena betetzen duen hauteskunde kanpaina honen erdian berak gidatzen duten alderdi Laboristak Munduko Bigarren Gerraz geroztik izan duen programa erradikalena onartu berri du Birminghamen.
Programa hau etxebizitza sozialen eraikuntzan oinarritzen da batez ere. Izan ere, prezio egokia duen etxebizitzaren krisia oso larria da Erresuma Batuan. Milioi bat familia baino gehiago etxe merkeagoa lortzeko zain dago. Beraz, programa honetan etxebizitza sozialek lehentasuna dute.
100.000 etxebizitza sozial egingo dira urtean
Hori aurrera eramateko 75.000 milioi libera (88.000 milioi euro) jarriko ditu alderdi Laboristak datozen bost urtetan. Urtero 100.000 etxebizitza eraiki nahi dituzte. Iaz, 6.287 etxebizitza sozial soilik egin ziren.
Eraikinen segurtasun neurriak zorrotzagoak izatea ere aurreikusten da. Horrela, 2017an Grenfell eraikinean izandako sutearen antzeko ezbeharrak ekidin nahi dira. Hori guztia CO2 isurketen maila igo gabe eta eremu berdeak murriztu gabe lortu nahi da. Hori da aurkeztu den hauteskunde programako helburu nagusienetako bat. Laboristen arabera, programa “itxaropentsua” da.
Bertan beste neurri hauek ere aurreikusten dira:
-Orduko 10 liberako (11,70 euro) gutxiengo soldata langile guztientzat. Oraingo gutxieneko soldata 8,21 liberakoa da.
-Lau eguneko lan astea.
-Trenbide, posta, ura eta energia azpiegituren bernazionalizazioa.
-26.000 milioi libera (30.000 milioi euro) osasun sistemarentzat.
Nola ordainduko da hori guztia?
Zerga handiagoak jarriz bigarren etxebizitza duten jabeei, enpresei eta finantza operazioei. Baita iruzur fiskalaren aurkako borroka zorroztuz ere.
Programa hau aurrera eraman ahal izateko alderdi Laboristak abenduaren 12ko hauteskundeak irabazi beharko ditu lehenik. Boris Johnson lehen ministro kontserbadoreak sinesgarritasuna ukatu dio laboristen programari. Hala ere, Corbinek erreforma hau proposatuz beste helburu bat lor dezake, hain zuzen ere britainiarren arreta Brexitaren eztabaidatik desbideratzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Erregaien prezioek igotzen jarraitzen badute, Europar Batasunak ez du baztertzen errazionamendua ezartzea
Dan Jørgensen Europako Energia komisarioak adierazi duenez, "eszenatoki txarrenetarako prestatzen ari gara, baina oraindik ez dugu produktu kritikoak (kerosenoa edo diesela) errazionatu beharrik".
Iranek ziurtatu du AEBko beste ehiza-hegazkin bat eraitsi duela, herrialdearen erdialdean
AEBko agintariek ez dute, oraingoz, gaiari buruzko adierazpenik egin; hala ere, lehen hegazkinetik tripulatzaileetako bat erreskatatu dutela ziurtatu dute.
Gutxienez hiru kasko urdin zauritu dira Libano hegoaldeko instalazioetan izandako leherketa batean
Israelek 1.368 pertsona hil ditu jada herrialdearen aurka egindako eraso armatuetan. Halaber, Israelgo Armada Libano hegoaldeko herrixketan etxebizitzak eraisten hasiko da, bertatik 600.000 pertsona kanporatu ondoren. Hezbollah taldearen "kokalekuak" direla ziurtatu du Israelek.
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.