Beharren beharrak
Txina eta Ameriketako Estatu Batuen (AEB) artean sortutako gatazkaren eragilea merkataritza izan da. Washingtongo agintariek, batez ere, Trump presidenteak behin eta berriz leporatu dio Pekini, nahi beste saltzen diela eta trukean mugak itxi eta oztopoak jartzen dizkiela bere gaiei eta teknologiari. Urte eta erdiko gorabeheren ondoren, badirudi jarrerak hurbildu eta bi aldeak akordiorako prest daudela. Baina munduko bi potentzia nagusien arteko lehia hasi besterik ez da egin, jokoan dagoena ez delako bakarrik ekonomia, gizarte eredua eta bizitzeko era baizik.
Duen indarra eta eragin ekonomikoa erabilita, Txinak sistema politiko-ekonomiko sendoa eraiki du. Alderdi Komunistaren zuzendaritzapean, Gerra Hotzaren garaian entelekia zirudiena eredu bideragarri bihurtu dute agintari txinatarrek. Azken hamarkadetako lorpenak begi-bistakoak dira. Ekonomia indar handiz hazi da, merke ekoizten zuen lantegia izatetik, teknologia aurreratuenaren sortzaile bihurtu da. Pobrezia ezabatu dute lurralde zabaletatik, eta seguruenera herritar askok eta askok inoiz amestu gabeko bizimodua lortu du.
Baina Alderdi Komunistak ezartzen ditu arauak eta irizpideak. Askatasunak muga nabarmenak ditu, Txinako kale eta erakundeetan 200 miloi kamera daude, herritarren keinu txikiena jaso eta duen esanahia zuzenean epaitu ahal izateko. Internet erabat mugatuta eta kontrolatuta dute. Gutxiengoen eskubideak kimera hutsa dira. Eta aldarrikapenak egiten ausartzen direnek erantzun bat eta bakarra jasotzen dute, ezezko borobila.
Mendebaldeko herrialdeek, gobernuek eta enpresek hori guztia badakite, zuzenean egiaztatzeko aukera izan dutelako, askok eta askok inbertsioak dituzte bertan eta harreman erabat normalak hango enpresariekin eta agintariekin. Beste herrialde askori eskatu zaiona, oinarrizko askatasunak eta eskubideak errespetatzea ez zaio sekula eskatu Txinari. Diruak, irabaziek, ekonomiak… lehentasuna zutelako, inbertsioak egin zitezkeelako bertan, iristen zen guztia erosten zutelako eta hori guztia prezio eta baldintza bikainetan.
Baina guzti hori larria izanik, askoz kezkagarriagoa da Txinan bertan lortu dutena, bertako herritarrek ez dute askatasuna eta demokrazia eskatzen, besteak beste ez zaielako beharrezkoa iruditzen. Eta agian horixe da alderdi komunistaren lorpen handiena, berak sortu du eredua, berak kudeatzen du eta gehiengoari ez zaio gaizki iruditzen. Txinan ez da inoiz demokraziarik izan, gizabanakoaren askatasuna oso mugatua izan da beti, baina orain handik datorkigun eredua mugak gainditzen ari da, gero eta herrialde gehiagoko arduradun politikoek eta ekonomikoek uste baitute nagusia ekonomia dela, ongizatea ziurtatzea, beste guztia ez dela derrigorrezkoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.